Artiako Lagunak.-Irungo Udalak “Udaberria” izeneko zuhaitza Bienabe Artiako lizarretako bat moztu du, goizeko lehen orduan.
Nahiz eta Artia auzoko bizilagunek behin eta berriz Bienabe Artiako aparkalekua handitzeko obran lizarrak ez mozteko eskatu, lrungo Udalak moztu egin du herritarrek "Udaberria" izenez bataiatu duten lizar helduetako bat.
Artiako Lagunak auzo plataformak salatu duenez, "Udalak Udaberria hil du" beharrezkoak ez diren auto plazak sortzeko; izan ere, diseinu zaharkitua du Bienabe Artiako aparkaleku berriak, Zuhaitzak suntsitzen dituzte eta bizikletetarako aparkalekurik ere ez dute eskaintzen.
Aparkalekuko lanak aurrera egin ahala, Artiako Lagunak taldeak hainbat ekintza egin ditu Bienabe Artiako zuhaiztia babesteko. Beste ekintza askoren artean, Artiako Lagunak taldeak hiru aldiz bildu da udaleko hiru zinegotzi eta teknikarirekin, idazkiak eta eskaerak aurkeztu ditu HAZ bidez, lizarrei indultua eskatu zien Klimaren Aldeko Astean, kartelak jarri zituen Irungo estatuarik ezagunenetan aire osasuntsua eskatuz eta proposamen adiskidetzailea egin zion Udalari lizarrak eta plaza-kopuru bera kontserbatu ahal izateko.
Hasiera batean, proiektuak 10 zuhaitz kentzea proposatzen zuen: 6 gazte eta 4 lizar heldu. Ilrungo Udalak Gazteluzar pasealekura 6 zuhaitz birlandatzea onartu zuen. Hala ere, aparkalekua handitzeko diseinuak 4 lizar heldu eta osasuntsu kenduko lituzke.
Egindako ekintzekin, lrungo Udalak bere proiektua birplanteatu eta zuhaitzak kontserbatzeko moduak aztertu behar izan ditu. Azkenean, lau lizarretatik hiru mantentzea erabaki du, eta, azkenik, horietako bat moztu du. Era berean, Artiako Lagunak elkarteak eskatuta, Udalak 3 zuhaitz gehiago landatu ditu Gazteluzar Pasealekuko aparkalekuaren aurrean, Zaisa eta Artia arteko mugan, eta "aurrerago aparkalekuko berdeguneetan beste zuhaitz batzuk landatzea"" aurreikusten ari dela esan du.
Artiako Lagunak taldeeak adierazi duenez, "Hasiera batean Irungo Udalak kendu nahi zituen 10 zuhaitzetatik 9 mantentzen dira, komunikabideetan eta Twitterren egindako presioari esker". Hala ere, Udalak ez du neurria eman oraingo honetan, duela urtebete ezkiekin egin zuen bezala. Proiektua berriz diseinatu zitekeen, hasieratik zuhaitzik ez mozteko oinarrizko premisarekin. Hala ere, udala ez da aparkaleku bat kentzetik haratago joan.
Artiako Lagunak elkarteak gogorarazi duenez, aparkaleku berria ez da beharrezkoa eta ez ditu betetzen Udalak sinatutako konpromisoak eta nahitaez bete beharreko adierazpen instituzionalak. Ez da beharrezkoa, egunez ez baitago aparkatzeko arazorik auzoko eremu horretan, eta gauean 100 aparkaleku huts baino gehiago daude auzoko bizilagunek kontatuta, Teodoro Murua kaleko aparkalekuan eta Blaiako hilerriaren ondoan.
Gainera, obra honek ez ditu betetzen egungo Udal Gobernu Taldearen Gobernu Programa, lizar baten beharrik gabeko mozketagatik Hiriko Zuhaitz Eskubidearen Adierazpena, indarrean dagoen Irungo lraunkortasunaren aldeko ll. Ekintza Plana eta Urban Sasoi jarduera fisikoa sustatzeko hiri-kodea: Ez zen beharrezkoa. Bizikletetarako aparkalekurik ere ez du eskeintzen.
Azkenik, ez dezagun ahaztu aparkalekua ZAISAtik metro gutxira dagoela, oso kutsagarria den eremu batean, Euskal Autonomia Erkidegoko garraio- eta logistika-enpresen kontzentrazio handienean eta Europa hegoaldeko i¡bilgailuen zirkulazio handieneko batean, kamioi-aparkalekuekin, gasolindegiarekin, biltegiratze-nabeekin eta etengabeko zirkulazioa duen zerbitzu-gunearekin. Artiako bizilagunak eta, batez ere, Toki Alai Bigarren Hezkuntzako ¡kastetxeko ¡kasleak dira kaltetu nagusiak.
Azkenik, Artiako Lagunak taldeak gaineratu duenez, "Zuhaiztiak eremu horretan duen kokapena dela-eta, Osasun Publikoaren babes-funtzioa betetzen du, eta, horregatik, zuhaitz bat moztea Osasun Publikoaren aurkako erasoa da".
Artiako Lagunak amaitzen du esanez “Udaberria desagertu egiten da asfaltozko eta hormigoiz. ZAISAko kamioien ozeanoa, Iparragirre kaleko eta Bienabe Artiako aparkalekua edo Arenas Carrilloren eskaileren lanen izugarrikeria hirigintza-politika oldarkorren, iraungien eta jasanezinen adibide dira. Hiri lIraunkortasunaren eta Ingurumenaren aurkako atentatuak dira eta eremu horretan landaketa gehiago eginez konpentsatu behar da; proposamen horretan Artiako Lagunak lanean ari da jada".
- Egutegia
- 453 irakurketak
- Castellano