Marmoka gara eta ari gara!!

Marmoka.Popstar

Pandemia hasi eta urte betera gure itsas ibilbidean izandako bizipenak jaso eta lehorreratu ditugu, gizakiak kutsatu ez gaitzan osasun neurri guztiak hartuz. COVID-19 izeneko birusa omen dabil dantzan munduan zehar, inork musikarik jarri ez dionean baina azken boladan, bera da oholtzako erregina.

2021eko martxoaren 14ean zuzenean grabatutako hiru kantu aurkeztera gatoz. MARMOKAren musika ibilbidean kaleratutako lan bakoitzetik kantu bana. "Popstar"; izar baten dizdira ez da soilik postureoa eta itxurakeria. Izar baten dizdira gertuenekin duen jarreran eta autentikotasunean datza. Musika izarrak, gorenera iristean hastapeneko urratsak ahaztutzera baikaramatza orohar.

DJ MAU productions eta Endika Gabilondo hondarribiarrak izan dira soinu eta irudi teknikariak. Beraiei esker Marmokaren uhin eta kolore ederrez gozatu dezakegu.

Lihorrian gure aztarna utzi eta berriro itsasoratu gara, Hondarribia, Hendaia eta Irun lotzen duen Bidasoa itsasadarretik, ozeano zabalera, zuzenekoak jotzeko asmoz, gogoz eta ilusioz.

Etiquetas: