Sare Irun. 650 tontor baietz

MENDI TONTORRAK 2021.05.

Irungo Sare herritarra.- Urriaren 3an eguraldi txarra zela medio ezin izan genuen tontor igoera masiboa egin. Maiatzaren 8ra atzeratu behar izan genuen eta data ate-joka dugu jada. Irungo lagunek hiru tontor igoko ditugu: Muganix, Irumugarrieta eta Txurrumurru. Horretarako bi aukera egongo dira. 8:30etan San Juan plazatik irtengo gara edo aurrerarago batu nahi dutenek 10:30ean izango dute aukera Elurretxeko aparkalekuan.

Kamiseta urdina ekartzera deitzen dugu. Izena emateko edo eta kamiseta eskuratzeko idatzi sareirun@gmail.com helbidera. Atxikita ere ekimenaren kartela

Hau da irunen zabaldu dugun mezua:

Adi‼ Irunen ere Maiatzaren 8rako prest!

#650tontor baietz!!

IRUN-AIAKO HARRIA

Maiatzak 8
08:30San Juan plaza
10:30 Elurretxe parkiña

MUGANIX, 758m
IRUMUGARRIETA, 810m
TXURRUMURRU, 826m

Eman izena sareirun@gmail.com helbidean

Ekarri kamixeta urdina. Eskatu nahi izanez gero idatzi sareirun@gmail.com helbidera

#IzanBidea #DenakEtxera

Ekimen orokorrari buruzko informazioa

Izan Bidea dinamikak aurrera darrai, eta, horregatik, duela hilabete batzuk esan genuen bezala, maiatzaren 8an milaka pertsona Euskal Herriko 650 mendi ezagunenetara joango gara.

Bertan, presoak etxera itzultzeko bidearen hasiera aldarrikatuko dugu, eta, helburu hori lortzeko, ezinbestekoa da urruntze-politika bertan behera uztea eta gradu-progresioa aplikatzea preso guztiei.

Izan Bidea dinamikaren barruan, gaur arte, ia-ia milioi bat km bete dira ekimenari ekin genionean iragarritako 3.127.326 kilometroetatik. Hau da, gure konpromisoa da Euskal Herrian bizi garen herritar beste km egitea.

Euskal Herriko gailurretara joateko igoera hau urriaren 3an egin nahi genuen, baina atzeratu behar izan genuen eguraldia dela eta.

Orain, are gogotsuago eta indartsuago ekingo diogu. Gero eta gehiago garelako ibiltarien sare hau osatzen dugun eta kilometroak egiten ari garenak. Egindako urratsek helburu argia dute: euskal presoen egoera konpontzea eta bizikidetza eta bakea lortzeko bidean aurrera egitea.

Dinamika honek ideologia askotako pertsonak elkartzea lortu du, eta, gizarte-aktibazioa eta erakundeetan egindako lana uztartuta, argi daukagu egoera hau behin betiko konpontzea lortuko dugula.

Duela hilabete batzuk ekimen hau aurkeztu genuenean, aprobetxatu behar genuen une berezian geundela esan genuen, eta aprobetxatzen ari gara.

Hala egin genuen urrian, Kontxa hondartzan osatutako mosaikoarekin, non alderdiak, sindikatuak, elkarteak eta sozietate zibila elkartu baikenituen Resolution, Resolución lelopean.

Hala egin genuen urtarrilaren 9an ere, herriz herri eta, ordura arte inoiz lortutako ordezkaritza politiko, sindikal eta sozial zabalenarekin, Euskalduna Jauregian egindako ekitaldian, BIDEA GARA. SOMOS EL CAMINO lelopean.

Eta bide hori garatzen jarraituko dugu. Adostasun politiko eta sindikalen aktibazioa, sozietate zibilarekin batera. Helburua lortzeko modu bakarra bidea elkarren ondoan egitea baita.

Bat egiten dugulako helburuetan: urruntze-politika desagertzea eta presoak eta erbesteratuak Euskal Herrira itzultzea, eta gradu-progresioa aplikatzea, salbuespenik gabe. Hau da, egunero-egunero presoen eta haien senideen eskubideak urratzen dituen salbuespen-erregimena desagerraraztea.

Salbuespen-erregimenaren ondorioz:

  • Gaixotasun larriak dituzten presoak eta adin handiko presoak kartzelan jarraitzen dute.
  • 80 motxiladun ume baino gehiago, praktikan, umezurtz daude eta ez daukate aukeratik ama, aita edo biak besarkatzeko preso baitaude.

Oraindik bide luzea dugu aurretik. Eta SAREk maiatzaren 8ko ekimena eta antzekoak planteatzen jarraituko du, herritarrak aktibatzen jarraitzeko eta, hala, aldarrikapen hauek kalean mantentzeko, gure helburuak lortu arte.

Euskal Herriko 650 mendi hauetara joateko ekimena erronka historiko bat da. Gure Herriko mendi esanguratsuenak dira; aurtengo ehun urtekoen zerrendan sartuta dauden gailurrak dira. Zailtasun handiko, ertaineko eta txikiko mendiak dira, parte hartu nahi duten guztiei parte hartzeko aukera bermatu nahi diegulako: mendizale esperientziadunei, familiei, umeei, helduei, nagusiei, gazteei. Baita mendira urtean behin baino ez doazenei ere. Aukera zabala eskainiko dugu, bakoitzak bere neurrirako mendia hauta dezan.

Inoiz ez da egin mendi hauetara egun berean milaka eta milaka pertsona joateko ekimen bat, goian IZAN BIDEA bandera zabaltzeko. Gure aldarrikapenen bandera, hain zuen.

Ekimen polita eta esanguratsua da, erakusteko prest gaudela urratsak emateko, aldapan gora edo aldapan behera, baina guztiok batera, euskal presoen eskubideen urraketa desager dadin.

Gaurtik aurrera erabilgarri egongo da 650tontor.sare.eus web orria, ekimenari buruzko informazio guztiarekin. Orri horretan eman ahal izango da izena, baita herriz herri ere.

IZAN GAITEZEN BIDEA. BATU GAITEZEN IBILTARIEN SARE ZABAL HONETARA, BIZIKIDETZAREN, BAKEAREN ETA KONPONBIDEAREN ALDE.

Etiquetas: