EH Bildu azaroaren 25aren harira

Ane Unanue EH Bildu

Irungo EH Bildu.- Azaroaren 25a emakumeen kontrako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna da. Emakumeen kontrako indarkeria mota guztien aurka gaudela ozen adierazteko eguna da, eta, hori ez ezik, indarkeria sorrarazten duten eragile guztien aurka ere bagaudela esatekoa. Bizitza aske, seguru eta burujabeak eraikitzearen alde gaudelako.

Aurten bereziki nabarmendu nahi dugu, azken aldian, sare sozialetan eta espazio publikoetan, kide feminista askoren kontrako jazarpen handia ari garela ikusten. Ez da kasualitatea. Espazio publikoa hartu eta diskurtso eraldatzaileak mahai gaineratzen dituzten emakume feminista hauek jazartzea, antolatutako gorroto eta indarkeria matxista kanpaina baten ondorioa da. Eremu digitalean gertatu diren jazarpen kasu hauek gutxitzera jo izaten da, baina duten garrantzia eta emakume hauen jarduna eteteko duen asmoa salatzeko garaia da. Horregatik, lerro hauek erabili nahi ditugu, espazio horietan dauden kideei haien lana eskertu eta alboan gaituztela esateko.

Bukatzeko, azaroaren 25ean egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu nahi dugu.

Etiquetas: