Asun Casasola Ipuin Lehiaketaren VII. edizioa martxan da “Jakinarazi iristen zarenean” lelopean

imagen

Indarkeria matxistarik gabeko jendarte bat irudikatzeko bokazioz abiatu zen Asun Casasola Ipuin Lehiaketa orain direla zortzi urte.

Asun Casasolaren borroka eta kemenari aitortza egiten jarraitzeko asmoz, “Asun Casasola Ipuin Lehiaketa”ren edizio berria martxan da, “Jakinarazi iristen zarenean” lelopean.

Zortzi urteko bide honetan 2000 ipuin inguru batu ditugu. Horrez gain, hirugarren ediziotik aurrera, Gipuzkoako Foru Aldundiari esker, lehiaketa gazteengana hurbildu genuen. 10-16 urte arteko gazteengana zehazki, eta haientzako kategoria berezi bat sortu genuen. Lehiaketaren sail hau bereziki nabarmendu nahi dugu, eta adin tarte horretako nerabe guztiei animatu parte hartzera, indarkeria matxistaren aurkako beraien hausnarketak ipuinetan isladatzera..

“JAKINARAZI IRISTEN ZARENEAN”

JAKINARAZI IRISTEN ZARENEAN” proposatzen dugu ipuinen abiapuntu edo gaia gisa. Goiburu honekin eta nahiz eta jakin erasoen gehiengoa etxe barruan gertatzen direla, oraindik ohikoegia den abisatu beharra salatu nahi dugu.

Emakumeak kaleak espazio seguroak izan behar direla eta modu librean ibiltzeko eskubidea dugula aldarrikatuz.

Lehiaketako parte hartzaileei gogoeta egitera gonbidatzen ditugu normala den egoera des-nomalizatu eta paper gainean jartzeko.

Gure helburua berdintasunaren aldeko jendartea bultzatzea eta genero indarkeria baztertzea izan da hasieratik. Horregatik, edizio honetan ere, ikuspuntu positibo bat bilatuko dugu, indarkeria matxistaren aurkako borroka islatzen duena. Ipuinak euskaraz edo gazteleraz aurkez daitezke. Parte-hartzaile bakoitzak idazlan bakarra aurkeztu ahal izango du, orrialde batekoa. Ipuinak originala izan behar du, argitaratu gabea eta aurkezten den hizkuntzan idatzitakoa, ez da onartuko itzulpenik.

Lau kategoria mantentzen ditugu: helduena (bat euskaraz eta bestea gazteleraz), 2005 urterarte jaiotakoentzat (16 urtetik goraz, beraz); eta gazteen kategoria, (bat euskaraz eta bestea gazteleraz), 2005 eta 2011 urteetan jaiotakoentzat (hau da, 10 eta16 urte bitarteko gazteei zuzndutakoa).

Sariak

Kategoria bakoitzeko sari bat egongo da.. Helduen kategoriako irabazleek (bai euskarazkoak eta baita gaztelerazkoak ere) 300 euroko sariaz gain, 50 euroko balioa duen liburu pakete bat jasoko dute, Iruñako Katakrak liburudendaren eskutik. Gazteen kategoriako irabazleek (bai euskarazkoak eta baita gaztelerazkoak ere) 100 euroko saria jasoko dute, eta 50 euroko balioa duen liburu pakete bat, hau ere Katakrak liburutegiak eskainita. Liburuek feminismoaren inguruko gaiak jorratuko dituzte.

Epaimahaia

Aurtengo epaimahaia, berriz ere, emakumez osatuta egongo da bere osotasunean.

Helduen kategorian, euskeraz, Yurre Ugarte, Ainahara Zuazabeitia eta Aitziber Zapirain izango ditugu. Kategoria berdinean, gazteleraz, Mertxe Tranche, Maria Jose Noain eta Marian Benitez. Gazteen kategorian, euskeraz, Itziar Gomez, Ainara Maia eta Ane Perez izango ditugu, eta gazteleraz, Noelia Lorenzo, Maite Vergara eta Naroa Gonzalez.

Ipuinak bidaltzeko epeak

Bihar, azaroaren 25ean, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin batera, zabalduko dugu lanak aurkezteko epea. Parte hartzaile guztiek 2022ko otsailaren 10ra arte izango dute ipuinak aurkezteko. Orduan, epaimahaiaren lana hasiko da. Data horietan sari banaketaren eguna iragarriko dugu.

Ipuinak asuncasasolaipuina@gmail.com posta elektronikoko helbidera bidal daitezke, BDS koop. Aixin Zolua Ibilbidea, 5 20304 Irun, Gipuzkoa helbidera ere bidal daitezke, posta arrunta erabiliz, edo bertan ere utzi daitezke.

Informazio gehiago

Lehiaketaren oinarriak eta jakin beharreko informazio guztia asuncasasolaipuinak.eus/ webgunean dago eskuragarri.

Kontaktua

asuncasasolaipuina@gmail.com

Etiquetas: