M8 plataforma.- Goizeko 11etan Zabaltza Plazan DBHko ikastetxeak antolatutako elkarretatzeari babesa emanen diogu. Arratsaldeko 18:30 indarkeria matxista ikustaratzea baten bitartzez, Colon Padealekuan Zabaltza eta Luis Mariano tartean.
Performacean parte hartu nahi dutenei beltzez jantziak eta beste zerbait gorriz jantziak eskatzen diegu ikusleei kandela bat eramatea eskatzen diegu.
AZAROAREN 25A - KOMUNIKATUA
Aurten ere kaleak hartu ditugu indarkeria matxista salatzeko eta nazkatuta gaudela adierazteko.
Eskualdeko herritarrei dei egiten diegu argi eta garbi esateko ASKI DA! Denon erantzukizuna da indarkeriazko jarreren aurrean nahikoa dela aldarrikatzea. Ez ditugu minutu bateko isilune gehiago nahi, onartezina da erakundeek emakumeekiko duten erantzukizun eza eta indarkeria patriarkalaz nazkatuta gaude.
Egunez egun itotzen gaituen gizarte kapitalista honetan, erahildako emakumeak ez dira zifra bat, izena dute eta kezka eta haserrea sortzen digu gogoeta eta ekintza faltak.
Horregatik guztiagatik, baliabide publikoak behar ditugu indarkeria matxista prebenitzeko eta artatzeko, baina osasun, hezkuntza zein gizarte arloko zerbitzu publikoen pribatizazioa eta prekarizazioa besterik ez dugu aurkitzen.
Datuei begiratuz gero, 2021eko azarora arte 5 emakume erahil dituzte Euskal Herrian. Hilketa matxistak, indarkeria matxistaren agerpenik bortitzenak dira. Aurten 177 eraso matxista izan dira Irunen, 23 Hondarribian eta Hendaian aldiz, datuak ez dira ezta jasotzen ere; gainera, 2003tik Estatu osoan 1.149 emakume erahil dituzte eta 48 adingabe. Datu ofizialez gain, isilpean eta ezkutuan daudenak edo erakundeek eta administrazio publikoek indarkeria matxistatzat hartzen ez dituztenak azaleratu nahi ditugu.
Gizarte osoaren eta erakunde publikoen benetako konpromisoa eta inplikazioa eskatzen dugu.
Amaitzeko, azaroaren 25ean emakumeen kolektibo guztiei dei egiten diegu, egunez egun pairatzen ari garen indarkeria matxisten amaiera aldarrikatzeko.
GORA BORROKA FEMINISTA!
- Egutegia
- 295 irakurketak
- Castellano