Sortu Irun.- Aste honetan Osakidetzako langileek greba egingo dute pandemiari eta txertaketa prozesuari aurre egin ahal izateko baliabide falta salatzeko.
Agintariak birusari aurrea hartu ahal izateko inbertsio publikoak egin beharrean, norbanakoen gain uzten ari dira ardura osoa. Gure aldarriak garbiak dira:
- Birusari aurrea hartzeko arakatze sistema indartu. Arakatzaile gehiago.
- Lehen arreta zerbitzua indartu kontratazioen bidez ratioak jeitsiz.
- Txertaketa prozesua azkartzeko inbertsio gehiago. Txertaketa plan publikoa, sektore sozial bakoitzak jakin dezan noiz izango den bere txanda.
- Informazio, datu eta kudeaketa gardentasuna.
Non dago diru publikoa?
Inbertsio publikoen bidez osasun sistema indartuta soilik kontrolatu ahal izango da birusaren hedapena eta hori da bizitza soziala apurka berreskuratzeko modu eraginkorrena.
Guzti hau esanda, gure aburuz ezinbestekoa da herritarron mobilizazioa. Hau dela eta
Guk ere bat egiten dugu LARUNBATEAN HIRITAR SAREAK DEITURIKO MANIFESTAZIOAN parte hartzera. 12.00etan Irun-Zentro anbulategitik abiatuko dena
Era berean eskualdeko hiritarren ardura txalotu nahi dugu, guztiona den ondaren komuna den sistema publikoaren defentsan egiten ari diren lanagatik. Zorionak eta eskerrik asko
#LehenikHerria
- Egutegia
- 505 irakurketak