Xixongo sexu erasoa gaitzetsi du Bidasoko Asanblada Feministak

imagen

Bidasoko Asanblada Feministak irmotasun osoz gaitzesten du Gijonen egindako sexu-agresio anizkoitza.

Berriro ere emakumeok jasan dugu inoiz eteten ez den indarkeria matxista, zeinak emakumeak hiltzen, erasotzen, bortxatzen baititu.

Gure aldetik, adore osoa bidaltzen diogu bizirik atera den emakumeari: harekin eta bere familiarekin bat egiten dugu.

Hemendik ozenki eta indar osoz adieraziko dugu ez esaten dugunean ezetz dela.

Etiquetas: