Gaurko Osakidetzako greba egunean: Hiritar eskerrak, elkartasun eta konpromisoa

greba u28 osakidetzan

Gaur, urtarrilak 28 Greba eguna da Osakidetzan. Jakin badakigu horrela izanda ere langileek ezintasunak izango dituztela beren haserre eta aldarrikapenak kalera ateratzeko. Zentzuzko aldarriak baina antza, Eusko Jaurlaritzak entzun ere ez dituenak egin nahi.

  • Erokeria al da osasungintzan BPG-ren %7 eskatzea EB-ko bataz-bestekora iristeko?
  • Asko eskatzea lehen arretarako baliabide gehiago, jakinda dagon lan karga eta jakinda lehen arreta honek duen garrantzia?
  • Tontokeria al da, ikusita beste sektore askotan aurrera eraman diren pribatizazioak eta honen ondorioak ikusia, osasungintza publikoaren babeserako jarrera irmoak eskatzea?

Bada Eusko Jaurlaritzarentzat, eta honen orbitan dauden interes korporatiboentzat ematen du baietz. Gehiengo sozialentzat zentzuzkoak direnak beren interesak “arriskuan” jartzen omen dituzte.

Esan bezala eta sindikatuek hala esanda jakin badakigu osasun langileek ezingo dutela gaurko egunean zehar nahi bezala beren aldarrikapenak entzun-arazi. Ezingo dutela oinarrizkoa den eskubidea, bai OINARRIZKO ESKUBIDEA berriz ere praktikan jarri eta ukatua izango dutela praktikan: Lan karga handiak, ardura sentsazio izugarria, bajan dauden lankide asko, estres laboral eta soziala etab. Eta nola ez %100-eko zerbitzu minimoak.

Horregatik hiritar saretik gure indar, elkartasun eta esker ona helarazi nahi diegu osasun langile guztiei.

Honekin esan, konpromiso gutxi eskatzen duten txalotze ekimenetatik harago joan beharrean gaudela hiritarrak eta badela momentua osasun sistema publikoaren defentsan gu ere engaiatzeko.

Antolatzeko eta publikoaren babeserako murru handi bat eraikitzeko. Hurrengo zita LARUNBATA 30, 12.00tan IRUN ZENTRO ANBULATEGITI-k

Etiquetas: