CAFeko enpresa-batzordea.- Gaur (atzoagatik) Beasain Irun eta Madrilgo CAFeko lantokietan lan hitzarmena berritzeko lortutako aurre akordioa onartu da langile asanbladatan.
Enpresa arduradunen hasierako jarrera negoziazio mahaian ez esertzearena izan bazen ere, enpresa batzordearen batasunak eta langileen bultzadak mugitu dute Zuzendaritzaren posizioa negoziaketan.
3.200 langile ingururi eragiten dion hitzarmena berritu dugu. Bi urterako iraupena eta ultraktibidade mugagabea izango duen ituna izango da. Lortutakoaren inguruan, ondorengo puntuak azpimarratzekoak dira beste zenbait hobekuntzen artean:
- 1960 eta 1961 urteetan jaiotako langileei, aurre erretirorako bidea irekitzen zaie.
- Tele lana, CAFen aurrerantzean lana egiteko era iraunkorra izango da. Azaro amaiera arte arautze hori emateko prozesua zabaltze da.
- 22 mailako kategorian 12 urte betetzen dituen langile oro, automatikoki 12 mailara igoko da.
- Informatika sailean CAUeko lanean diharduten langile azpikontratatuak, CAFeko plantilan barneratuko dira. Beste azpikontrataturiko langile batzuen lan baldintzek, hobekuntza nabariak jasoko dituzte.
- Zenbait lizentzietan hobekuntzak jasotzen dira.
- Aldi baterako 12 langileren lanera buelta jasotzen da (10 Beasain +2 Irun). Lankide hauek, finko izaera izango dute hitzarmenaren iraun aldian.
- Ebentual izaera, gehienez 30 hilabetez mantendu daitekeenaren klausula berritzen da, behin denbora hori pasatuta finko izatera pasatuko litzateke langilea.
- KPlaren gainetik soldata igoerak jasotzen dira.
Lan uzte eta mobilizazioen bitartez, egoera iraultzeko langileok dugun gaitasuna erakutsi dugu berriro CAFen. Borrokak duen balioa azpimarratu nahi dugu zentzu horretan.
Lan kargak sendotu ahala, lankide ebentualen itzulera da aurrerantzean dugun erronka nagusietako bat azpikontratazioaren mugatzearekin batera.
CAF, mundu mailako enpresa multinazionala da gaur egun. Etorkizunean lana eta ondasuna Euskal Herrian sortu eta banatuko dituela bermatzean dugu lana aurrera begira, hori horrela izateko lanean jarraituko dugu.
- Egutegia
- 472 irakurketak
- Castellano