Larunbatean Irungo Ezker independentista ere manifestaziora!

bidasoa ez dadila hilobi izan mugak zabaldu

Sortu Irun.- Bidasoa ibaiak ikuskizun latzak islatu ditu garai ezberdinetan. XX. Mendea, faxismoak irentsiriko hiritik inesi milaka irundar. Hortik gutxira Europako faxismoaren aurkako babes sareetako militanteen joan etorriak.

Bakea Europan eta autoritarismoa penintsulan, Bidasoak migrante ugari ikusi ditu, inposatua den muga politiko eta ekonomikoa ahal bezala gurutzatzeko Salakeran. Askoren memorian bizirik dira baliabiderik gabe, Salazar-en diktadura eta guda kolonialetik ¡hesi, pasoan (edo “Saltoan”) ziren portuges askoren sufrikarioak: 1973an soilik, 50 portugaldar eta 30 afrikar ito ziren ABC-ren arabera.

Egon zen pasorako mendi bidea aukeratu eta Guardia Zibilaren armek hil zuenik ere.

Ibaía, euskal erresistentziaren berpizkundeak emandako ziklo osoaren lekuko, baita honen adiera gordinenena ere: Gerra zikina. Torturatu eta hildako Lasa eta Zabalaren gorpuzkinak jasoko ditu Ibaiak Endarlatsan. Estatuaren miseria eta indarkeria, herri oso baten samina Bidasoan.

Gure histoariaren pasarte latzak” ei dira. Hori esanez horrelako asko berriz ez gertatzeko konpromisoa hartzen dugulakoan gaude. “Beste garai batzuk ziren, indarkeria, kontzientzia falta...” Historia demokratikoa aurrea goaz... Bada, nola jazoko da horrelakorlk berriz? Askatasunaren eta glza eskubideen garalan, Europak ez luke onartuko. Guk ez genuke onartuko.

Bada, gure muturren aurrean, gertatzen ari da berriz:

  • 2021/04/18: Gazte batek bere buruaz beste egin du. Muga ezin pasa, sufrikarioz beteriko bidea ezin segi, jatorriz Eritrea-koa den gaztean bere buru urkatu du Bidasoaren ertzean
  • 2021/05/22: Adin gabeko gaztetxo bat Bidasoatik hil zorlan atera dute. Erdi biluzik eta ahul. Jantzi eta indarrak berreskuratu ostean Frantziarako bere bidea jarraitzea erabaki du: Ordu gutxitan poliziak atxilotu eta irunera kanporatu du
  • 2021/05/22: Bidasoa ibaia gurutzatzen saiatu den Yaya hilik azaldu da. Bere sufrikarioa Marfil Kostan hasia zuen 28 urteko gazteak eta hemen, gure muturren aurrean heriotzarekin amaitu da.

Berriz ere, Bidasoa klasismoak eta arrazakeriak trinkoturiko muga bilakaturik. Berriz ere hilobi. Europak lege “aurrerakoiak" eman dizkio bere buruari antza. “Schengen”; pertsona, zerbitzu eta kapitalarentzako mugitze askatasuna. Giza eskubideen apologia eta laguntza behar duen horri laguntza eskaintzeko betebeharra. Kontatu ez zigutena da, kapitalak duela lehentasuna pertsonen gainetik. Elite korporatiboek erabakitzen dutela eta herritarrek horri zilegitasun argizaria eman. Aitortu ez zutena da, pertsonak bere klase eta azal kolorearen arabera sailkatzen jarraitzen duela XXI. mendeko Europak eta hortaz, “giza eskubideez” edo askatasun indibidualez ari direnean ondo ulertu behar dugula: “Pertsona"-tik kanpo geratzen dira txiro eta ez-zuriak direnak, Hauei ezin zaizkie besteoi aplikatu beharreko eskubide sorta aitortu.

Aroitu ez zigutena da, nahiz eta asko ez den arakatu behar ulertzeko, “Europar Batasuna” europar estatu, elite eta Kkapitalaren batasuna dela. Batasunari bide eman zion “Altzairu eta Ikatzaren ituna"-z geroztik (1951), Roma (1957), Maastricht (1992) edota Lisboa-ko gailurretan (2007), zentroan egon den bakarra “lehiakortasun eta hazkundea” izan dela. Eta argi erakutsi digute horretarako edozertarako prest daudela: Greziar herria umiliatu eta miseriara kondenatu, TTIP-a sinatu, ekialde hurbileko guda inperialistetan murgildu, Turkia bezalako diktadurak finantziatu errefuxiatuak geratu ditzan, etab luze bat. Egiteko horietan, EB-ak argi utzi du ez duela inongo arazorik Mendebaldeko Europa gotorleku armatu bllakatzeko: Kontzertinaz mugak Josi eta gupidagabeko polizlak kokatzeko hego kosta guztletan. Ez du erreparorik mediterraneoa gure garaiko hobi komun handienetakoa bilakatzeko.

Berriz Bidasoara etorrita argi, EB-ren aburuz ez du ematen arazo handiegia denik euskaldunoi inposatu diguten muga honetan ere, dozena bat, ehundaka pertsonaren heriotzak jasotzeko. Tristea da baina aurre egin behar zaio: Europa, eta honen baitan Espainia eta Frantzia gobernatzen duten elite korporatiboak gizatasunik gabeko eta interes kapitalistel begira sollik Jarduten duten dira. Klasistak eta arrazistak, glzatasunaren azken aztarnak galduriko agintari elite isolatua.

Esanak esan ez dute zirkinik egingo odol isuria eteteko. Ez dira asaldatuko Bidasoan beste pertsona bat, eta beste bat, eta beste bat hilik agertzen bada ere. Haiengatik bada, Bidasoa berriz ere hilobi komun bilaka dadila. 2021-ean soilik Mediterraneoan 500-dik gora hiltzen utzi ostean, zer dira hamarnaka gutxi batzuk Bidasoan?

Baina Irundarrok, Euskal Herriak ezin du hau onartu. Emigrazio herria izan da gure herri jazartua eta orain Harrera Herria izatea tokatu zaio. Tamalez, burujabetza kuota txikiak dituelako bestelako egiturazko politikak ezarri ezin dituen Harrera Herri oso mugatua. Bi estaturi eta EB-ri lotua den Euskal Herria, estatu politika propioak (migrazio politika barne) indarrean jartzeko burujabetzarik gabe.

Ezintasun hauek izanda ere, herria martxan da. Han hemen, duintasuna ikur duten egitasmo asko (Harrera Sarea adibide garbia), lelo hori gauzatzen dute egunerokoan. Pasoan den horri laguntza eskainiz eta indarrean diren migrazio politika Kriminalak salatzen. Instituzio publikoen miseriei aurre egiten.

Horregatik, kapitalaren Europaren terrorismoarekin amaitu beharra dugulako irungo ezker independentista Harrera Sarea-k deltu duen mobllizazloan egongo da. Larunbat arratsaldean. Honen aldarrien atzean eta honen ereduarekin bat, muga inposatu, kapitalista eta poliziala gurutzatzen. Pertsona guztiak eta eskubide guztiak, mugak pertsonentzat zabaldu ditzaten, odol isuria eten dadin.

Bidasoa ez dadin hilobi izan, mugak zabaldu; arrazismo kolonialarekin, klasismoarekin amaitu.

Etiquetas: