“Uda 2021” Kontingentzia Plana: hautazko harrera eta bereizkeriazko triajea egoera zaurgarrian jarririko pertsonentzat

Plan de Contingencia UDA 2021

Irungo Harrera Sarea.- Atzo, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak bidaian dauden migratzaileei harrera egiteko aurtengo udako Plana aurkeztu du. EAEko hiriburuetan eta mugatik gertuen dauden udalerrietan 500 plaza. Beraz, jende gehiago etorriko dela aurreikusita, plaza kopurua handitu da.

Baliabideak ugaritzeaz gain, Irungo Harrera Sareak, 2021 Kontingentzia Planari ondoko xehetasunak egin nahi dizkio:

  1. Planak irizpide diskriminatzaileak aplikatzen jarraitzen du aurreikusitako baliabideak erabili ahal izateko orduan. Beraz, bazterkeriari eusteko baliabide gehiago. Ondorioz, eta neurri horiek praktikan dakartzaten pertsonen triagea dela eta (pertsonak hautatzea, desberdintzea eta sailkatzea), berriz ere aterpetxeetatik kanpo geldituko diren pertsonak egongo dira eta neurri hauek egingo dutena da, euren zaurgarritasuna areagotzea. Eta ikusi dugu politika horrek zer ematen duen. Oraingoz, bi pertsona hil dira.

  2. Kontingentzia Planaren arabera, pertsona onargarrientzako plaza kopurua handitu da. Horietako asko frontoietan (Hondarribia) edo eskolako gimnasioetan. Aipatutako udalerrian, Gipuzkoako Foru Aldundiak, aterpetxe bat du. Irunen, Irungo udalak beste hainbeste. Biak, Harrerarako Erakunde arteko Mahaian dauden erakundeak. Baina, ez dirudi prest daudenik bertan harrera egiteko.

Behar dutenei egonaldi duina bermatzen dieten aterpetxe eta baliabideak daudenean, ez dirudi bidezkoa horrelako baliabideak martxan ipintzea, hamakaz betetzea. Ez gaude lurrikara edo hondamendi natural baten aurrean. Migratzaileen etorrera migrazio-zikloen zati bat da, eta neurri handi batean administrazio guztiek beren eskumen-esparrutik aplikatzen dituzten Europako lege arrazistek baldintzaturiko fenomenoa da.

Gutxienez, euren kudeaketa egoki planifikatzeko eskatzen diegu erakundeei, ez dezatela beren neurriek sortzen duten zorigaitza areagotu. Beste era batera antolatzeko astia izan dute eta ez dute egin. Agian pentsatzen dute pertsona beltzek hamaka bat besterik ez dutela merezi frontoi batean?

Laburbilduz, gauza bera kopuru handiagoan 2021eko udarako. Harrera selektiboa eta bidegabea, bereizkeriazko triajea, jazarritako pertsonentzako, beren egoera hobetu edo bizitza salbatzea saiatzen ari direnentzat. Eta, berriro ere, beste modu batera egiteko baliabideak dituguean. Hau al da nahi dugun harrera-gizartea?

Etiquetas: