«Bizilagunak» ekimenak berriz elkartuko ditu bertako familiak eta migratzaileak arrazakeriaren aurka borrokatzeko

imagen

Aurten, etxeetan ospatzeaz gain, hiri eta herrietako berdegune, parke eta merenderoetan ospatzeko proposamena luzatu zaie parte-hartzaileei. IX.denboraldi honetan, gipuzkoako 8 udalek hartuko dute parte.

Azaroaren 14an, igandean, Bizilagunak taldeak, mahai inguru batean bilduko ditu berriz ere, familia gipuzkoarrak eta migratzaileak bazkari multikultural batez gozatzeko. Ekimenaren helburua: suerta daitezkeen estereotipoak eta aurreiritziak apurtzea eta herritarrei, Gipuzkoa osoko herrietan bizi diren bizilagunak hobeto ezagutzeko aukera luzatzea da.

Covid-19a dela eta ingurune itxietan bilerak saihesteko murrizketak eta gomendioak kontutan izanik, edizio hau berritasun batekin planteatu nahi izan da: otorduak hiri eta herrietako parke, merendero eta berdeguneetan egitea. Halere, parte-hartzaileek nahiago badute, etxeetan biltzeko aukera ere izango dute.

Urtero bezala, familia bakoitza bere jaioterriko plater edota janari tipikoa prestatzeaz arduratu beharko da. Gonbidatuak dinamizatzailearen batera helduko etorriko dira, bi familiak elkar ezagutzen laguntzeko.

Familia kontsideratzen diren pertsona guztiek har dezakete parte. Familiatzat elkarrekin lotura edo ahaidetasuna duten bi pertsonako edo gehiagoko taldeari deritzogu. Parte hartu nahi dutenek, izena eman eta anfitrioi edota gonbidatu gisa parte hartu nahi duten adierazi beharko dute. Izen emateko, mezu elektroniko bat idatz dezakete: bizilagunak@sosracismo.eu edo 934 32 1811 telefonora deitu.

Etiquetas: