Bidasoako Osasun Plataforma aurkeztu da

Osasun Plataforma

Osasun Bidasoa Plataforma.- Hainbat elkarte sozialek osatzen dute Osasun Bidasoa Plataforma eta helburu nagusi hauek ditu: Etorkizunean, gutxienez hurrengo 30 urteetan, Bidasoa Ospitaleak eskualdeko herritarrentzako behar tekniko eta osasun-premia guztiei erantzutea.

Bloke kirurgikoa birmoldatzeko obretan herritarren osasun-beharrei erantzutea, alferrikakoak izango liratekeen eta pazienteengan nahasmenduak eragin ditzaketen lekualdaketak ahalik eta gehien saihestuz. Era berean, osasun-langileen lan-eskubideak errespetatzea defendatzen dugu.

Prozesua, esku hartzen duten eragile guztien lankidetzarekin eta parte-hartzearekin egin behar da: Osakidetza, eskualdeko udalak, osasun-langileak, sindikatuak eta eskualdeko herritarrak.

Lankidetza- eta partaidetza-prozesu hori eraginkorra izan dadin, martxan dauden lizitazioak gelditzeko eskatzen dugu. Hala egingo ez balitz, prozesu atzeraezina izango genuke, eta horrek parte-hartze eraikitzailerako edozein aukera eragotziko luke. Hobe da prozesua aste batzuk atzeratzea eta alde guztiak asebeteko dituen proiektu bat adostea.

Ildo horretan, plataforma honek bilera bat eskatu du eskualdeko Ospitaleko gerentziarekin, idatziz azalpenak eman diezazkigun egingo den proiektuari buruz, baita aurrekontuari dagokionean ere.

Halaber, bilerak eskatu ditugu Irun, Hondarribia eta Bortzirietako bost udalerrietako udalekin. Izan ere, funtsezkoa iruditzen zaigu udalek prozesu honetan parte-hartze aktiboa izatea.

Eskualdeko Ospitalearen etorkizuna jokoan da, eskualdeko herritarren osasuna bermatu behar duena.

Funtsezkoa da guztiok erantzukizunez parte hartzea, bailarako 100.000 herritarren egungo eta etorkizuneko osasunaz ari baikara.

Etiquetas: