Zortzi dira jada Euskal Herria zeharkatzeko ahaleginean hildako migranteak

imagen

EH Bildu.- Bidasoan berriki desagertutako Ibrahim Diallo gazte senegaldarra izan daitekeena hilik topatu zuten asteazkenean. Bere heriotzaren konfirmazioaren zain, EH Bildutik gure samin eta gaitzespenik sakonena adierazi nahi dugu ekidin zitekeen beste heriotza honen aurrean.

Azken hilabeteetan lau dira jada hildakoak Bidasoa igerian gurutzatzeko ahaleginean. Heriotza horiei, gainera, Baionara bidean trenak harrapatu hildako hiru migranteak eta bere buruaz beste egindako laugarren bat gehitu behar zaizkio. Hartara, guztira zortzi dira gure herrialdean hildako pertsonak Europako iparraldera biderako bidaian. Baina hauek ez dira ausaz emandako heriotzak. Europar Batasunarekin batera, Estatu Espainiar zein Frantsesak indarrean darabilten politika migratorioen ondorio dira: mugak itxi, kontrol arrazistak ezarri eta haien proiektu migratzaileari jarraipena eman nahi dioten pertsonen jazarpenaren ondorio. Mugak kontrolatzeko neurri horiek geroz eta jende gehiago bultzatzen dute haien bizitzak arriskuan jarriz, toki arriskutsuenetatik gurutzatzeko ahalegina egitera.

Euskal gizarte bezala uste dugu ezin dugula onartu gure herrialdean giza eskubideak etengabe urratuak izatea. Uste dugu estatuek gure herriari inposatutako muga hau pertsona orok libreki mugitzeko duen eskubidea ukatzeko erabiltzeari utz dezaten eskatzeko garaia dela. Uste dugu beharrezkoa dela behingoz korridore humanitarioak ezartzea, pertsona migrante zein errefuxiatuen segurtasuna bermatua egon dadin. Edozein motako atxiloketarik gabe. Euskal instituzioei hitzetatik ekintzetara igarotzeko garaia dela exijitzeko unea ere badela uste dugu eta estatuen gelditasuna ikusita, bide seguru hauek ezartzea ahalbidetuko duten konpetentzia migratorioen alde lan egitea beharrezkotzat jotzen dugu. Bide horietan eskubide sozialak bermatzeaz gain, gure herrialdea gurutzatzen duten guztientzako, haien jatorri zein egoera administratiboa edozein dela ere, harrera duin eta integral bat aldarrikatzen dugu.

Etiquetas: