Izan Harrera! Mentoretza Soziala pertsona errefuxiatuekin hastear dago Gipuzkoan

mentoria-2022

Gipuzkoako SOS Arrazakeria eta Zehar Errefuxiatuekin elkarteteetatik hasiera eman nahi diogu Izan Harrerako hirugarren edizioari, pertsona errefuxiatuekin burutzen dugun mentoretza soziala programa.

Proiektuan parte hartu nahi duten pertsonak behar ditugu, harrera izan nahi duten pertsonak. Aurten, proiektua Irun, Errenteria, Villabona, Pasaia eta Tolosan burutuko da.

Mentoretzak pertsona errefuxiatuei laguntza praktiko bat eskeintzen die, tokiko bizilagunekin harreman bat eraikiz.

SOS Arrazakeriak hitzaldi bat antolatuko du, non pertsona mentoratuek oinarrizko formakuntza bat jasoko duten, eta prozesuan zehar ere baliabideak eta laguntza izango dituzte.

Aurten, mentoretzak pertsona errefuxiatuentzako harrerarako duen balioan sakonduko, beste arloekin batera, I. Mentoretza Sozial Kongresuan. Iruñean ospatuko da, maiatzak 4tik 6ra.

kongresuari buruzko informazio gehiago: www.congresomentoria es/

Si no puedes visualizar el vídeo haz clic aquí para buscar una nueva instancia

Mentora naiz, eta mentoretzak biziago sentiarazi nau, gizaki bezala dudan potentziala garatzeko balio izan dit, onura emozional asko ekarri dif. Komunikazio eta entfzumen aktiboa lanizea ahalbidetu dit, elkarbiziíza eta gizarterako funtsezkoak diren gaitasunak. Honekin batera, dibertsio asko, emozioa, goxotasuna, maitasun desinteresatua, beste kulturen inguruko jakintza. Batez ere mentora naiz kodizia eta besteak irentsi nahia mundu honen irizpide nagusiak direla dirudielako, baina nik ere erruki, ontasun eta jatortasun asko dagoela sentitzen dut, eta horren parte izatea gustoko dut.

Begoña, Mentora en Errenteria

Si no puedes visualizar el vídeo haz clic aquí para buscar una nueva instancia

"Nire mentorearekin oso pozik sentitzen naiz, benetan esker onekoa. Gehien gustatu zaidana mentore bat eukitzeaz izan da horren akonpainamendu polita, bera zenbat entregatu den. Pila bat lagundu dit, ez soilik hiria eta guneak ezagutzeko, edo kulturaz ¡kastekio, baina baita malla pertsonal batean berarengandik jaso dudan babesa. Eta noski beste pertsonak proiektu eder honetan parte hartzera gonbidatuko nituzkeela, eraikitzailea delako, ni bezala iritsi berri dauden pertsonentzako izugarrizko garrantzia duelako, eta nik izan dudan aukera polit hau pertsona gehiagok gozatzea nahiko nuke.

Yolanda, Mentorada en Errenteria

Informazio gehiagorako:

Etiquetas: