Kandido Saseta eta Telesforo Monzoni «gorazarre egiteko» ekitaldia sortu dute

Saseta Monzon eta Gudarien Eginak prentsaurrekoa

Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan.- Olaso Dorrea Fundazioak eta Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan Elkarteak indarrak batu dituzte, Kandido Sasetaren heriotzaren 83. urteurrenean zein Gudarien eginak olerki bildumaren publikazioaren 75. urteurrenean. “Saseta, Monzon eta Gudarien Eginak” izeneko bi poesia eta kantu emanaldi antolatu dituzte Hondarribia eta Bergaran.

Urko Ajartza, Olaso Dorrea Fundazioko zuzendariak azaldu moduan, Hondarribiko ekitaldia, irailaren 17an, burutuko da, goizeko 11:30etan, Itsas Etxeko Auditoriumean. Bergarakoa, berriz, irailaren 27an gauzatuko da, arratsaldeko 19:00etan, Seminarixuan.

Diszipina anitzeko oroimen ekitaldiaren zuzendaritza artistikoaz Irati Jimenez idazle eta Olaso Dorrea Fundazioko patronatu kidea arduratu da. «Ekimen hau gorazarre egiteko ekimena ere bada, ez soilik gogoratu. Iraganera begiratzeko, baina bereziki, gora begiratzeko eta gu geu goratzeko ekimena da», adierazi du. Ekitaldiak musika, dantza, historia, literatura eta laguntasuna uztartuko ditu, Telesforo Monzon eta Kandido Saseta nortzuk izan ziren oroitaraziz. Horretarako, Gudarien eginak olerkibildumako kantu eta poesiak erabiliko dira, eta ikuskizunerako propioki idatzitako testuak. Hondarribian, Kemen Dantza Taldeak, Josu Txapartegik zuzenduriko abesbatzak eta Estitxu Pinatxo abeslariak osatuko dute ekitaldia. Bergaran, poesia eta kantua uztartuko dira.

Testuinguru historikoa

Telesforo Monzon Euskal idazle eta politikari abertzalea izan zen. Bigarren Errepublikan Eusko Jaurlaritzako Herri Zaintza sailburua izan zen, EAJ ordezkatuz. Guardia Zibila eta Guardia de Asalto alboratuz, Ertzaña sortu zuen. Frankismoa ezarri zenean, erbestera egin zuen ihes. Berrogei urtez Ipar Euskal Herrian bizi 1zan zen; aldi hartan aldaketa ideologikoa izan zuen, eta Hego Euskal Herrira itzuli zenean, Herri Batasunaren sorreran parte hartu zuen.

Tbilbide politikoaz gaindi, Monzonek jardun artistiko emankorra izan zuen. Olerkari, antzerkigile, kantagile eta musikagile izan zen. 1945. urtean, Urrundik izeneko olerki liburua argitaratu zuen Mexikon. 1947, urtean, Lapurdin, Gudarien eginak argitaratu zuen. Liburu honetan 29 olerki irakur daitezke, besteak Beste, Saseta ren ekiñaldiak.

Kandido Saseta 1904ko abenduaren 12an Hondarribiko Biteri Eskolan jalo zen. Mikeleteetan sartzeko asmoz karrera militarra egin behar izan zuen. Ikasketak bukatu ostean, Ceutara bidali zuten Taguesuteko biltegira.

1936ko altxamendu militarrean, Gaste1zeko intendentzia kapitaina zen. Legaltasun errepublikanoa eta Euskadi defendatzeko zalantzarik gabe, Gudarien indar boluntarioak antolatu eta Euzko Gudarostea antolatzen jardun zen Loiolako Santutegian. Halaber, Zizurkil, Hernio, Lekeitio, Kalamua, Intxorta eta Otxandioko babes lerroak diseinatu zituen.

1937ko otsailean, lehendakariaren esanetara, Asturiasko frontera bidali zuten euskal espedizioaren buruzagi moduan. Sasetak zuzenduriko batailoiek Oviedo eta Galizia lotzen zituen errepidea moztu behar zuten. Fronte horretan, 32 urte zituela hil zen, 1937ko otsailaren 23an, Arecesen, Las Regueras udalerrian. Bere gorputza ezin izan zen berreskuratu. Bere oroimen eta ohorean Saseta Batailoia antolatu zen.

2006an, Sasetaren Aldeko Taldea eta Aranzadi Zientzia Elkartea Asturiako Las Regueras kontzejura joan ziren, hob1 komun bat topatzeko intentzioarekin. Aldiz, Ramón Valdésen testigantza eskuratu zuten. Bizilagun honek eskainitako xehetasunei ezker, Kandido Sasetaren hobia non zegoen ezagutu zen. Valdésen aburuz, erreza zen hondarribiarraz oroitaraztea, uniforme militarra zeraman bakarra zelako.

Azterlanak burutu eta gero, Aranzadiko kideak, Sasetaren familia eta talde hondarribiar bat 2008ko martxoak San Asturiasera itzuli zen gorpuzkiak berreskuratzera. Kandido Saseta 30 cm eskaseko sakoneran topatu zen. 2008ko apirilaren 26an, Gernikako bonbardaketaren 71. urteurrenean, Sasetaren senideek, Ahaztuak Elkarteak, Sasetaren Aldeko Taldeak, eta Gernikako zeim Hondarribiko udalek, hainbat ekintza antolatu zituzten komandantearen omenez. Lehen ekitaldian, Kandido Saseta gudalburuak Gernikako Bakearen eta Adiskidetzearen aldeko saria jaso zuen. Jardunaldiaren bukaeran, Hondarribiko hilerrian, Sasetaren gorpuzkiak ehortzi ziren.

Saseta Monzon eta Gudarien Eginak

Etiquetas: