Bidasoa Osasun Plataforma, datorren astelehena maiatzaren 9 Eusko Legebiltzarrera joango da

Marcha Parlamento Vasco

Bidasoa Osasun Plataforma.- Bidasoa Osasun Plataforma, datorren astelehena martxoak 9 Eusko Legebiltzarrera (Vitoria-Gasteiz) joango da Osasun Batzordearen aurrean bere aldarrikapenak azaltzeko. Horretarako, irteera bat antolatu da, autobusez, bozeramailei gure babesa emateko, (pankartak eramango dira).

Une erabakigarri baten aurrean gaude eta urrezko aukera bat da, Kaltetutako herritar gisa, lortu nahi dugun Ospitalea merezi dugula aldarrikatzeko. Bereziki, osasun sailburuaren iragarpenaren ondoren, Bidasoa Ospitaleko bloke kirurgikoaren beharrezko obrak hutsetik hasiko direla adierazi baitu, hau da, proiektu berri bat martxan jarri nahi dela.

Gure aldarrikapenetan berresteko unea da: eskualdeko eragile guztiekin mahai bat osatzea (osasun profesionalekin, Udalak eta Osasun Bidasoa Plataforma, non osasuneko langileak zein eskualdeko elkarte eta mugimenduek ordezkaritza zabala dute), eta eraikin gehigarri bat eraikitzearen aldeko apustua egitea. Izan ere, gure ustez, egungo Bidasoa Ospitalea berritu eta hobetzeaz gain, handitu egin behar da, Zumarragan egin den bezala, adibidez.

Horregatik guztiagatik, eskualdeko herritarrak animatzen ditugu Gazteizera lagun gaitzaten, azken hilabeteotan egin duten bezala. Horretarako, autobus-irteera bat antolatu dugu, honako geltoki eta ordutegi hauekin:

9:45 Bera (Lamotenea) 10:00 Irun (Bixera) 10:05 Irun (Landetxa-Salmentak)

Itzulera 14:00etarajk aurreikusita dago (Gasteizetik irtetea). lzena emateko deitu 747 490 028 telefonora. Bidaiaren kostua 11 eurotakoa da pertsona bakoitzeko.

Etiquetas: