Ane Unanue Gutierrez izango da Irungo EH Bilduren Arduradun Politikoa

Ane Unanue

Irungo EH Bildu.- Ane Unanue Gutierrrezek 27 urte ditu. Zuzenbidean graduatua da eta Iruñean Abokatutza Masterra amaitu berritan zinegotzi hautatu zuten. Une honetan Udaletxeko lana Bioetikako Masterreko ikasketekin uztartzen du.

Amaren familia Extremaduratik Euskal Herrira emigratutakoa, guraso biak Donostiarrak eta bera, Irundar petoa.

Irun berezia da eta duen balioaz jabetu behar gara. Gure eskualdeak duen aberastasuna leku gutxitan topatu daiteke. Gure herriaz harro gauden neurrian, irundarren beharrekiko gure konpromisoa handia da: herritarren arazoei aurrez aurre begiratzen diegu eta hauei erantzun bat emango dion proiektu sendo bat eraiki dugu. Zintzotasunez eta gertutik lan egingo duen proiektua, herritarrak heldu gisa tratatuko dituena eta haiekin batera garatuko duguna”. Irungo EH Bilduren erronken artean industria eta garapen ekonomikoa azpimarratu ditu Unanuek, besteak beste.

Hamar urte hauetan EH Bildun egondako pertsonen ekarpena goraipatu du Unanuek “politika herritik egiten dela erakutsi dute eta bidea jarraitzeko prest gaude; indartsu gaude eta geroz eta gehiago gara”.

Amaitzeko Irungo gazteak ekarri ditu gogora. “Nire belaunaldia krisialdiaren belaunaldia da eta sistema honek ez du gazteon arazoekiko begirunerik. Hor esango nuke dagoela gazteon desafekzio politikoaren muina. Baina belanaunaldi indartsua gara, txarrenari onena ateratzen ikasi duena”. Gazteei esperientzia falta leporatzen zaien honetan, esperientziaz beteriko pertsonak direla aldarrikatu du Ane Unanuek. “Galtzen garenean bide berriak irekitzeko gaitasuna erakutsi dugu. Etorkizuna ilun ikusita ere aurrera goaz. Gure buruari merezitako aitortza eman behar diogu. Irunen emango diren aldaketak gure eskutik etorriko dira, zalantzarik ez dut.

Etiquetas: