Irungo EH Bildu.- Irungo EH Bilduk udal gobernuak aurkeztutako 2023ko aurrekontuak direla eta, ondorengoa adierazi nahi du.
Taldean eta hainbat esparrutako profesionalekin lanketa egin eta gero, bost negoziazio ildo jorratuko ditugula erabaki dugu:
- Energia eta jasangarritasuna
- Pobrezia energetikoaren kontrako neurriak
- Autokontsumoa bultzatzeko neurriak
- Energiaren berdearen tokiko agentziaren sorrera
- Mugikortasuna
- Justizia soziala
- Ongizatea
- Auzozaintza
- Berdintasuna
- Alardea
- Genero perspektiba kirolean
- Kirola
- Hirugarren kiroldegia
- Plaiaundiko instalazioetako hobekuntzak
- Mugazgaindiko txapelketa
- Euskara
- Euskara eta haurren aisia
- Euskara kirol hizkuntza
Ildoak gure politikaren ardatzak berresteko zehaztu ditugu. Jakina denez, aurreko legegintzaldietan proposatu eta aztertutako eremuei jarraipena ematen ari gara. Argi dugu gure lehentasuna eta irizpide nagusia irundarren beharren neurrira egokituta dauden proposamenak plazaratzea izango dela. Horretarako, proiektu bideragarriak gauzatzeko, esku artean ditugun baliabide eta lantresna guztiak erabiliko ditugu.
- Egutegia
- 124 irakurketak
- Castellano