Alarde Fundazioaren egoitzan egin diren pintaketen harira

imagen

Abotsanitz.- Abotsanitz Udal Taldeak atzoko egunez Alarde Fundazioak Arma Plazan duen egoitzan agerturiko pintaketen aurrean, mezu pribatuz elkartasuna adierazi zion Alarde Fundazioari. Horrelako ekintzek gatazkaren konponbidean lagundu dezaketenik ez dugulako uste.

Bestalde, atzo arratsean EAJ eta PSE-ren artean adosturiko idatziaren berri izan genuen. Bi egun hauetan behin baina gehiagotan eskatu dugu udal adierazpen bateratu bat egiteko saiakera eta horretarako udala osatzen dugun lau taldeak elkartzeko proposamena egin dugu; bai ahoz eta bai mezu bitartez.

Atsekabez aipatu beharrean gaude gertatutakoaren aurrean adostasuna bilatzeko behar adina esfortzu ez dela egin. Alkate jaunak zein EAJ eta PSEko udal ordezkariek ez dute Abotsanitzeko ordezkariokin elkartu nahi izan idatzi bateratu bat adosteko asmoz.

Gure borondatea beti izango da Alardearen gatazkan elkarrizketa sustatzea eta elkarguneak bilatzea. Konponbidea elkarrizketatik etorriko dela sinistuak gaude eta hori defendatzen jarraituko dugu.

Etiquetas: