Plantxas, arropa-zaintza integrala eskaintzen duen establezimendua Irunen

iruadia

Dendaren inaugurazioa, maiatzaren 13an, ostirala, 18:00etan

Alazne Cienfuegosek, PlanTxaseko gerenteak, laneko erritmoa eta etxeko ordena uztartzeko denbora falta zela eta, astean behin plantxa-zerbitzua kontratatu zuen. Hasiera batean asteroko plantxa izango zena, aste honetan botoiak errepasatzea, hurrengo astean belaunetakoak jartzea eta, horrela, josgintza-lanen bat eginda jasotzen zuen astero, plantxa-lanak egiten zituen persona jostuna baitzen ofizioz.

Berarentzat lanean zebilen pertsonak erretiroa hartu zuenean, etxeko arropa garbiketa eta plantxa zikloak luzatze hasi ziren berriro.

Eta lan bererako beste pertsona bat bilatzeko zereginaren aurrean, eta haren beharra beste etxe batzuetan dagoela susmatuz, arropa zainketa bere proiektua abiaraztea erabaki zuen.

Horrela sortu zen PlanTxas, pertsonen eta arropen denboraren errespetuan oinarritutako negozioa. Garbiketaz, koladaz edo plantxaz arduratzen gara eta josgintza, orbanak kentzea, arropa-lurrinketa lanak ere egiten ditugu, jantzien emaitza gorena lortzeko.

Lana eskuz egiten dugu, hau da, zikindutako arropa banaka eta eskuz lantzen dugu, arropa ehun motaz eta kolorez sailkatu, giza azala eta ingurumena errespetatzen duten garbigarriak erabiltzen ditugu, ehunaren ezaugarrietara egokitutako garbiketa-programak erabiltzen ditugu eta, behar denean, joste-lanak egiten ditugu. Honela lan eginez gero, arropa gehiago irautea bermatzen dugu eta, ondorioz, ehun-hondakin gutxiago sortzen dugu.

Azken batean, aurreko hamarkadetan lan egiten zuten erara lan egiten duen ikuztegi modernoa gara, hau da, kaleko arropa, etxeko arropa edo laneko arropa begirunez eta urarekin garbitzen dugu gaur egungo teknologiari erabailiz, eta honi esker, 48-72 H-ko epean egin ditzakegu gure zerbitzuak, emaitza ezinhobeekin.

Gure eskaintza hiru zerbitzutan egituratuta dago: bat garbiketakoa, bestea koladakoa eta bestea plantxakoa. Zerbitzu horietako bakoitza S, M, XL formatuan dago, arroparen bolumenaren (pisuaren) araberakoa. Azkenik, zerbitzua eginda jaso nahi den epearen aukeraketa dago: 24 orduko zerbitzu espresa edo 48-72 orduko epea, kolada edo plantxa zerbitzua jasotzeko. Bezeroak zerbitzu solte honengatik ordainduko du. Hilero harpidetzeko modua ere badago, hau da, zuzenean 4 zerbitzu erosi daitezke, eta astean zerbitzu bat programatu. Gure zerbitzu guztiek barneratuta etxez-etxeko garraioa dute.

Era berean, gure lanak josgintzako, orban ezabatze edo lurrintze lanekin osa daiteke, emaitza, aldi bakoitzean, arropa berria bailitzan izan dadin. Josgintzari dagokionez, gure zerbitzuak botoiren bat josi, azpikoren bat egin edo arropa mehartu bezalako lanetan oinarritzen baditugu ere, jantzigintzako lanak ere egin ditzake Yolanda gure jostunak.

Banaka lan egiteak aukera ematen digu bezeroari emandako arreta zerbitzua optimizatzeko eta, aldin berean, pertsona edo enpresa horren beharrak susmatzeko eta gomendioak egiteko. Laburki esanda, ikuztegi industrial batek baino zerbitzu gutxiago egingo ditugu, baina bezero bakoitzaren ezaugarriak ezagutuko ditugu: adinekoa, unibertsitarioa, turista, garraiolaria, etxetik edo etxetik kanpo ordu askoan lan egiten duen pertsona, haur txikiak dauden etxea edo langileei laneko arropa garbitzeko zerbitzua eskaintzen dien enpresa den.

Astelehenetik larunbatera ematen dugu zerbitzu Bidasoalde osoan, bai Gipuzkoar Irun eta Hondarribian eta bai akitaniako Hendaia eta Hondarribian ere. Dendan -Eguzkitza kaleko, 2an- edo webgunean, www.plantxas.eus-en aurkituko gaituzu. Enpresen kasuan, Oarsoaldera ere iristen gara.

Dagoeneko bere lehen hilabetea egin duen proiektu berri hau ezagutzera eman nahi dugu eta honetaz, maiatzaren 13an, 18:00etian gure lokala inauguratuko dugu. Atsegina izango litzateke guretzat Eguzkitza kaleko 2.era hubilduko bazinate egun honetan.

Etiquetas: