Irungo EH Bilduk autobus zerbitzua hobetzeko proposamenak aurkeztu dizkio Foru Aldundiari

imagen

Irungo EH Bildu.- Gipuzkoako Foru Aldundiak datorren hamarkadan egungo zerbitzuak mantentzeko egindako proposamenaren aurrean, Irungo EH Bildutik uste dugu prozesua askoz parte hartzaileagoa izan zitekeela, herritarre1 berrantolaketaren inguruko informazioa helaraziz eta euren partaidetza bilatuz.

EH Bildun argi dugu trantsizio ekologikoaren alde aurrerapausoak emateko, erakundeetatik garraio publikoaren aldeko apustua handitzea ezinbestekoa dela.

Herri mailako lineen azterlana eginda hainbat hobekuntza planteatu dizkiogu, beraz, Foru Aldundiari, Oarsoaldeako/Bidasoako autobus zerbitzuen antolaketaren arduradunari:

Hasteko linea berri bat proposatu dugu Irungo erdigunea Donostia ospitala, Onkologikoa eta Miramon parkearekin lotuko lukeena, Hego saihesbidearen Oinaurreko lotune berritik eta A8tik joango litzateke.

Txingudi Merkatal zentrora Bidasoa ospitaletik doan BI06 linea (lehen E22a zena) igandeetan ere zerbitzua ematea eskatu dugu. Merkatal gune honen inguruan hainbat zerbitzu eta enpresa daude igandeetan loturarik gabe geratzen direnak. Horrez gain, maiztasuna ere handitzea eskatu dugu ordu erdiro zerbitzua eman ahal izateko.

Aireportua eta Donostia lotzen dituzten lineei ere egunero maiztasuna handitzea eskatu dugu (BI01 eta BI02, E20 eta E21lineak zirenak hurrenez hurren).

Baina gehienbat gazteak erabiltzaile diren lineetan jarri dugu jomuga.

Batetik BI 05 linea berriaren (Hondarribia- Irun-EHU, orain arte, E23, E24 eta E28a) maiztasunak 30 minututakoak izatea eskatu dugu, gure herria Unibertsitatearekin lotzen dituena; benetan beharrezkoa dela izateaz gain, gazteen mugikortasunean honek eragin positiboa izango duela uste dugu.

Eta bestetik, BI47G (E78)-Gautxoriaren urritik ekainera bitarteko larunbateko zerbitzua ostiraletara zabaltzea eskatu dugu. Asko dira Irun eta Hondarribiaren artean mugitzen diren gazteak, eta orain arte, ostiraletan, behartuta daude beste motako garraioak hartzera. Neurri honekin dagoen hutsune hori beteko litzateke, eta zerbitzu handia emango litzaieke gazteei zein hain gazteak ez direnel .

Argi dago beraz, autobus zerbitzuak zabaltzearen, egungoen artean ahalik eta konexio onenak bilatzearen eta prezioen gutxitzearen aldeko EH Bilduren apustua irmoa dela.

Etiquetas: