BAGERA, Nous Sommes.- Udako oporrak hurbiltzen ari dira eta Hendaiako Herriko etxearekin batera, CLSPDko «Emazteenganako indarkeriaren aurkako borroka» taldeak egindako ekintzen barruan jaietan genero-indarkeriari eta sexu-indarkeriari aurkako sentsibilizazio-ekintza baten esparruan parte hartuko dugu.
Ostirala baino lehen, hilaren 12a, herriko etxeak kartelak banatuko ditu hiriko erdiguneko taberna, jatetxe eta elkarteetan afixatzeko.
Abuztuaren 14ko desfileko karrozetan ere kartelak jarriko dira, baita Ondarraitzeko hornikuntza gunean ere.
Ostiralean, inaugurazio ofizialaren aurretik, 5 edo 10 km-ko Hiri Besta lasterketa egingo da, eta parte-hartzaile guztiek dortsalarekin, festetako indarkeriaren aurkako pegatina bat jasoko dute.
Eta gu ere bertan izango gara ostiralean; Bagera/nous sommes-en "biktimeen harrerako" taldekideak bertan izango gara, eta, pegatinen banaketa aprobetxatuz, hendaiarrekin mintzatuko gara, jai-giroan genero indarkeriaren prebentzioari buruz.
Espero dugu asko etorriko zaretela, eta, horrela, zuekin hitz egin eta jai-une zoragarri bat elkarrekin igaro ahal izatea.
GORA BORROKA FEMINISTA!
- Egutegia
- 345 irakurketak