Osasun Bidasoa Plataforma.- Joan den azaroaren 27an Irun, Hondarribia eta Bortzirietako hainbat gizarte -eragilek osatutako plataforma aurkeztu genuen, Bidasoa Ospitalearen osasun arloko etorkizuna modu arduratsu etagardenean bermatzeko helburua duena.
Plataforma osatzen dugun elkarte eta osasun langileok, modu apalean, eskualdeko ospitaleko blokekirurgikoa berritzeko esleipen oro geldiarazteko eskatzen dugu, kaltetutako udalerriekin, langileekin, sindikatuekin eta plataformarekin berarekin mahai batean eztabaidatu arte.
Abenduaren 11n manifestazio bat deitu zuen plataformak. Bertan, Bidasoa Ospitaleko bloke kirurgikoa hobetzeko eta berritzeko konmponbide egokia bilatze aldera, Osakidetzaren, inplikatutako udalen, osasun-profesionalen eta herritarren artean hausnartzeko beharra azpimarratu zen.
Manifestazio hura deitzeko denbora gutxi izan zen arren, Bidasoa bailarako herritarren erantzunahandia izan zen, milaka herritarrek babestu baitzituzten gure aldarrikapenak Irungo kaleetan.
Baina manifestazio horren ondorengo egunetan, Euskadiko Kontratazio Profilean egiaztatu ahal izan dugunez, Osakidetzako zuzendari nagusiak Bidasoa Ospitaleko Bloke Kirurgikoa Eraberritzeko Obren 2021/01771 espedientearen esleipen-ebazpena sinatu zuen. Esleipenebazpena 2021eko abenduaren 15ean eman zen, 4.785.522 euroko balioarekin, Construcciones Adolfo Sobrino SA enpresaren alde, eta kontratua bost eguneko epean gauzatu behar dela azpimarratzen da bertan, kontratu-prozedurei buruzko Legean ezarritako errekurtsoak betetzen diren egunetik zenbatzen hasita.
Bien bitartean, abenduaren 23an, Osakidetzako Mahai Sektorialaren bilera egin zen, eta sindikatuek berriro hainbat galdera planteatu zizkioten Bidasoa Eskualdeko Ospitaleko gerentziari,baina zer erantzun jakin ez, eta inprobisazio hutsez aritu zen.
Bestalde, harriduraz ikusten dugu nola egin diren gauzak Zumarragako Ospitalea birmoldatzeko plangintzan. Izan ere, batetik, lizitazioa gelditu zen, eta bestetik, solairu berri bat sortzeko prozesuairauli zen. Hau da, gure plataformak aldarrikatzen duenaren ildo beretik jokatu dute Zumarragan. (Ikusi esteka hau , hau eta hau).
Ez dugu ulertzen Zumarragako Ospitalean egin daitekeena zergatik ezin den Bidasoako EskualdekoOspitalean egin. Politika kontua al da? Bidasoako 100.000 herritarrak izango al gara desegindako ospitale onkologiko baten betelana? Hori al da helburua? Ze ez dezagun ahaztu erietxe horren langileen batzordea ere, materialen eta profesionalen joan -etorri horren aurka agertu dela.
Baina joan diren egun hauetan Bidasoa Ospitaleko kirurgia-blokea birmoldatzeko obrakontratua sinatu egin dute, eta herritarren, profesionalen eta eragindako udalen ahotsa entzun gabe sinatu dute.
Horregatik guztiagatik, kaltetutako udaletako talde politiko guztiekin harremanetan jarri, eta haiengandik modu pribatuan adierazitako babesa eta kezka jaso eta gero, gaur gune honetan, Osasun Bidasoa Plataformako ordezkariak Irun, Hondarribia, Bera, Lesaka, Igantzi, Etxalar eta Arantzako ordezkaritza politiko zabalarekin batera elkartu gara.
Irun: Socialistas de Irun (PSOE), Ekarrekin Podemos-IU, EH Bildu, PP.
Hondarribia: Abostanitz, EH Bildu, PSE-EE
Bortziriak: Berako alkatea, bertaratuko zela eta babesa zuela baieztatu ondoren, ezin izan da etorri bart gauean Nafarroako herrian gertatutakoagatik, euriteengatik.
Hemendik Gotzone Sagardui Goikoetxea Osasun sailburu andreari zentzuz joka dezala eskatzen diogu. Herritarren aldarrikapenak entzun ditzala, eta Bidasoako Eskualdeko Ospitaleko bloke kirurgikoa eraberritzeko egungo proiektua geldiarazi dezala.
Bidasoa Eskualdeko Ospitaleko eta Onkologikoko profesionalek eta sindikatuek esandakoa entzun dezala behingoz, hasiera-hasieratik proiektuaren balorazio negatiboa egiten ari baitira, bideraezina dela uste dutelako. Eta gainera, jakin badakigu bere lantaldean bertan dimisio eskaerak jasotzen ari dela.
Eskatzen diogu mahai bat irekitzea Osakidetzaren, kaltetutako udalen, ospitaleko profesionalen eta plataformaren artean, mahai horretan, hurrengo hamarkadei begira ospitaleari behar tekniko eta sanitarioak emateko proposamenak aztertzeko aukera egon dadin.
Eta obrak egiten diren bitartean, ez burutzea beharrezkoak ez diren eta pazienteei nahasmendu larriak eragingo lizkieketen lekualdaketarik. Ez dezagun ahaztu 100.000 biztanle inguruko bailaraz hitz egiten ari garela.
Ez dugu etsiko proiektu honi eta bere bideraezintasunari buruzko egia jakinarazteko ahaleginean. Jarraituko dugu euren prozesu ilun, inprobisatu eta inposatuari buruz, ezinbestean ekarriko lituzkeen arazo, sanitario, profesional eta sozialei buruz, eta Bidasoako Eskualdeko Ospitaleak behar dituen benetako handitze-premiei buruz berri ematen.
Handitu, Berritu, Hobetu
- Egutegia
- 267 irakurketak
- Castellano