ISS enpresak ez du proposamen zehatzik ekarri mahaira

imagen

ELA Sindikatua.- Irailak 8an, Hondarribiko alarde egunean, udal azpikontratako langileek bilera eduki dugu ISS enpresako ordezkariarekin PRECOn.

Ekainak 29an egin genuen azkenekoa. Ekainekoan langileok gure erreibindikazioen azalpena eman genuen (berriro ere, urtarriletik saiatzen ari bait gara negoziatzen). Orduan hartutako konpromezua izan zen enpresak planteamendu bat ekarriko zuela iraileko bilerara.

Bileran aldiz, esku hutsik agertu dira. Proposamen konkretuak eskatu dizkiegu langileek, eta beraiek proposamen lausoak eskeini dituzte.

Beraz, momentuz aurrera pausurik ez mahaian eta greba mugagabeak bere hortan jarraitzen du.

Datorren asteartean (irailak 13) enpresak proposamen zehatza ekarriko duela esan du.

Langileon ordezkariek ile hartzerik ez dugu onartuko, gatazka gehiegi luzatzen ari da, eta akordio borondatea egongo balitz, modu azkarrean lor ziteken.

Etiquetas: