ASPACE Eguneko Zentru eta irakaskuntzakoak kalera!

logo

ELA sindikatua.- Langileek Aspaceren 50. urteurrena dela eta beraien hitzermeneko aldarrikapenak eramango dituzte kalera Irungo Ensantxe Plazan 11:30tatika aurrera.

Aspace Gipuzkoan eguneko zentruetan eta irakaskuntza zerbitzuan lan egiten duten langileak hitzarmena berriztu behar dutela eta, enpresak Irunen egingo duen 50. urteurreneko ospakizuna erabiliko dute aldarrikapenak gizarteratzeko. Eskakizunen artean KPIaren igoera bermatzea dago, izan ere, enpresak erabiltzaileen kuotak igo ditu KPIaren arabera baina ez ditu soldatak eguneratu nahi. Bestalde, aipatu beharra dago soldaten azken igoera 2010ean izan zutela %1,7ko igoerarekin eta harrez gero hamaika urte hauetan ez dutela inolako igoera errealik izan.

Etiquetas: