Irungo EH Bildu.- 2023ko Irungo udal hauteskundeetarako EH Bilduren hautagaiak proposatzeko barne prozesua larunbatean, azaroak 5, bukatu ondoren, alkategai izateko hautagaitza aurkeztu da: Oihana Briones Aramendi.
EH Bilduren barne araudian jasotzen den moduan, oinarriek Brionesen hautagaitza berretsi dute, eskatzen diren baldintza guztiak bete dituela esanda.
Zinegotziak gutun baten bidez helarazi zuen irundarren artean bere hautagaitza. Bertan, herritarrei adierazi die, datorren maiatzeko hauteskundeei begira aurrerapausoa ematea erabaki duela eta Irun euskaldun, feminista eta berdinzaleagoa eraikitzeko prest dagoela. Azpimarratu du bere eta lrungo EH Bilduren iparrorratza bizitza duintzen duen gai oro izango dela.
Gutunetik hantutako atal batzuk:
(...) politika kolektibotasun ariketa gisa ulerttu dut beti, eta zentzu horretan aurrerapausoa ematea erabaki dut.
llusioz beteriko lerro hauen bitartez denon artean Irun eder, euskaldun, feminista eta berdinzaleagoa eraikitzeko gai garela badakidala, eta bide horretan nire indar osoa jarriko dudala azaldu nahi dizut.
Etorkizuna erronkez josia dator eta guk gure lehentasunak argi ditugu: pertsonen ongizatean, ekologian, trantsizio energetikoan eta etxebizitza politiketan, besteak beste, indarra jarri dugu urte hauetan guztietan.
Auzoetan bizi garen Irundarrok, hiriko erdigunean zentralizatuta dauden zerbitzu guztiak eskura izateko eskubidea dugu.
Ditudan baliabide pertsonal guztiak Irun hobetzeko baliatuko ditut.
- Egutegia
- 190 irakurketak
- Castellano