ELA Sindikatua.- 3 langileei eta sindikatuari, 7.500 euro bakoitzari ordaintzera kondenatzen du, oinarrizko eskubideen urraketagatik.
Eusko Jaurlaritzak igorritako zerbitzu minimoen dekretua ez betetzeaz akusatzen du. Zerbitzu minimoak betetzeko 3 langile hautatu zituen enpresak, aurrez greba Komitearekin ezer adostu gabe. Dekretuak argi adierazten zuen bi alderdien artean adostu behar zirela gutxieneko zerbitzu hauek, eta ISS Facilitu Services enpresak, alde bakarrez jokatu zuen inoosatuz zeinek egin behar zituen.
Dekretu berean, zerbitzuok “rotatorioki” egingo zirela ezartzen zen. Nahiz eta greba Batzordearen aldetik proposamenak luzatu zitzaizkien, enpresak entzungor egin zuen, eta 9 hilabetez, 3 pertsonak arik zirela inposatu zuen. 9 hilabetero “rotatuko” zutela, alegia. Hau abusu bat zela esanda ere, eta epaitegietara joko genuela esan, enpresak bere hortan jarraitu zuen.
3 pertsona hauek gainera, greba protestetan bereziki nabarmendu diren pertsonak dira, tartean, orduan hautagai eta orain ordezkari den langilea.
Enpresak honen ondorioz, gaurko, abenduaren 14rako programatua geneukan bilera bertan behera utzi du. Sinadura ekar zezakeen bilera zen gaurkoa, izan ere, astelehenean, asanbladan, langileok, negoziaketako zenbait eskari apaltzeko aukera aztertzen aritu ginen, horrek akordioa erraztuko bazuen.
- Egutegia
- 203 irakurketak
- Castellano