Higer Beer azpitxapeldun estatuko garagardo artisau txapelketan

imagen

Higer Beer.- Larunbatean ospatu zen Siesta Brewing-en egoitzan (Burgosen) Estatuko 8. Garagardo Artisau Txapelketa eta Higer Beer Hondarribiko Garagardo Artisaua ekoizlea saritua izan American IPA kategorian.

400 garagardotik gora eta 60 Garagardo ekoizle ezberdinetik gora aurkeztu ziren Estatuko Txapelketa honetara eta Higer Beer-ek, ETXARA garagardoa aurkeztu zuen aurretik aipaturiko kategorian.

American IPA izenez ezaguna den garagardoa ekoiztu dugu, ETXARA deiturikoa, Chinook eta Mosaic lupuluak erabiliz, 60 IBUrekin eta 6,3% alkohol graduazioarekin. Garagardo freskoa, lehorra, ukitu resinoso pixkatekin eta amaieran uzten duen zitriko jarioari zukurik onena ateraz!

Eta zortekoak gu! Zilarrezko domina eskuratu baitugu! Maiatzean hasi ginen garagardo ekoizle gisa eta lehenengo urtean honelako sari bat eskuratzeak benetan poztu gaitu! Eskerrak eman nahi dizkiegu ere gure garagardoarengan konfiatu duten taberna, jatetxe, elkarte gastronomiko eta denda ezberdinei, beraiek gabe ezingo genukeelako nahi genion difusioa eman!

Eskerrik asko!

Etiquetas: