Enpresaren fede txarrak eta udalatxearen utzikeriak atzoko argazkia eragin du

irudia

ELA Sindikatua.- Ikasleak jolaslekuan ikusi ditugu atzoko egunez eskolak hartzen. Garbitzaileok greban jarraitzen dugu eta mugagabea dago deituta.

Egoera honetara enpresaren negoziatzeko fede txarrak ekarri gaitu. Urtarriletik ari gara ate joka negoziatu ahal izateko. Ezezkoak besterik ez ditugu bildu. Apirila amaieran hasi ginen greba dinamikekin.

Ekainak 14ean udaletxearekin bileran, argi berdea eman (omen) zitzaien negoziaketei. Enpresarekin LHKn zitatu nahi genuen negoziatzeko lehen bait lehen, baina enpresak ekainak 29 arte atzeratu zuen bilera. 15 egun galduak Bilera horretan ez zuten ekarpenik egin, eta esan ziguten oporretan zihoaztela eta irailak 8 arte ez ginela bilduko. Guk esan genuen greba mugagabea deituko genuela. Ez zien asko axola izan, eta beste 9 aste galdu genituen negoziatu ahal izateko.

Irailak 8ko bilerara esku hutsik etorri ziren, eta soilik irailak 13an egindako bilerara ekarri zuten guztiz ez nahikoa zen proposamen bat. Hurrengo bilera irailak 20ean dugu, baina edukirik egon ezean, egoerak berdin jarraituko du.

Enpresa nahita ari da denbora pasatzen uzten, kontratua ez galtze aldera. Jakin bait daki udala ere konplize duela.

Alkate eta alkate ordearekin edukitako bileretan, soldata arrakalarekin amaituko zela esan zen. Guri esan ziguten, eta ekainak 22ko plenoan ere horrela esan zen. Ez dugu horren inguruan berri gehiagorik eduki.

Enpresa nahieran ibili da denbora galtzen. Gobernu taldeak ez dio inolako presiorik egin negoziatu dezaten, eta gobernu taldeak arazoa potoloa izan den arte arazorik zegonik ukatu egin du.

Horrek guztiak atzoko egoera eragin du. Borondatea balego, hiru bileretan konpondu zitekeen arazoa zen. Grebalariok negoziatzeko jarrera edukiko dugu beti ere edukiak badaude mahaian. Blokeo egoerak aldiz, atzoko argazkia errepikatzea ekarriko du tamalez.

Etiquetas: