Hondarribiko EH Bildu udal taldeak jaietan egondako eraso sexistak salatu nahi ditu

Banner Eraso Matxistarik EZ!

Hondarribiko EH Bildu.- Amaitu berri diren Hondarribiko jaiei buruz hiriko alkateak oso balorazio baikorra egin du. Hondarribiko EH Bilduko Udal Taldeak, berriz, balorazio horri zenbait iruzkin egin nahi dizkio.

Hondarribiko jaietan irailak 10ean egondako 4 ziztadek erasoen kontrako protokoloa aktibatu zuten. Erasoen gurpilean, ziztadak dira emakumeen kontrako azken oldarraldia. Edozein pertsonak nahikoa du egurrezko zotz bat, begitandu duen emakumeari gaua izorratzeko. Patriarkatuaren kulpa, lotsa, beldurra, isiltasuna... zizt eginez gurpil hori martxan jartzea oso erreza da eta hori eraso bat da.

Beraz, ez dugu bat egiten erasorik egon ez dela dioen alkatearen balorazioarekin eta, nahiz eta udal arduradunek datorren urtean hala izango dela aurreratu, erasoak artatzeko leku egoki baten beharra azpimarratu nahi dugu, baita irailaren 8an ere, jaietan, egunero, egon baitaitezke eraso sexistak, kaleetan, tabernetan edo parrandan.

Eta errepasoa egiten jarrita ezin aipatu gabe utzi, txosna gunean gizonezkoek zituzten 20tik gora txizontzik kontraste itzela egiten zutela 4 komunetan sortzen zen emakume zein gizonen ilara luzeekin. Txiza leku seguruan egitea ere bada udalaren ardura.

Bidenabar, Hondarribiko EH Bilduko Udal Taldeak, oro har, izandako jaien gainean balorazio positiboa egiten du baina berdintasunaren bidean gure egiten dugu Jaizkibel Konpainiak alkateari eskatutakoa gatazka konpontzeko; azkenik salatu nahi dugu emakumeen aurkako erasoak eta erosotzaileekiko arbuioa.

Etiquetas: