Udal Gobernuari akordioa lehenbailehen bete eta bizikletaren erabilera areagotuko duten neurri gehiago bultzatzeko eskaera

imagen

Irungo EH Bildu.- Datozen egunotan, Europako Mugikortasun Jasangarriaren Astearen baitan Irunen ekimen desberdinak antolatu dira “Konbinatu eta mugitu” lelopean.

Irungo EH Bildurentzat funtsezkoa da gure hiriak mugikortasun jasangarri eta seguruaren aldeko apustu sendoa egitea. Horretarako ezinbestekoa da ibilgailuei esleitutako hainbat espazio berreskuratzea, oinezkoen, txirrindularien eta garraio publikoaren mesedetan.

Izan ere, urteak daramatzagu Irungo Udalean bizikletaren erabilera sustatzeko neurriak aldarrikatzen. Besteak beste, 2021.urtean, uztaileko kreditu aldaketan gobernuarekin Irungo leku estrategikoetan bizikletentzako aparkaleku seguruak ezartzeko proiektu pilotu bat abiatzea adostu genuen, horretarako 20.000 euroko diru partida bideratuz. Urtebete igaro da eta oraindik ez dugu proiektu honen berririk.

Udal Gobernuari akordio hau lehenbailehen bete eta bizikletaren erabilera areagotuko duten neurri gehiago bultzatzea eskatzen diogu; irunen mugikortasun seguru eta jasangarria posible izango da, besteak beste, bizikletaren erabilera sustatuz gero.

Dagoeneko lanketa prozesuan dagoen Hiri Mugikortasun Jasangarrirako Plan berria funtsezkoa izango da gure hiria mugikortasun eredu berrietara egokitzeko, eta gure taldeak bide horretan jarraituko du lanean.

Etiquetas: