Gipuzkoako Foru Aldundiarekin biltzeko eskaera berria erregistratu dute, 50 gizarte-eragile baino gehiagoren babesarekin, egoitzetako gatazka desblokeatzeko

imagen

LAB Sindikatua.- Atzo, otsailak 16, Gipuzkoako helduen egoitzetako greba eguna, Gipuzkoako Foru Aldundiraino mobilizatu gara, adineko eta mendeko pertsonak zaintzeko zerbitzuak bermatzeko ardura duen erakunde publikoarekin biltzeko beste eskaera bat erregistratzeko.

Atzo, ehunka langile atera gara arduradun politikoek egoitzetako gatazka desblokeatzeko borondaterik ez dutela salatzeko. Gipuzkoako Foru Aldundiak aurreko eskaerei erantzunik eman ez izanak egoera jasanezin ha eragin dute, non langileen aldarrikapenak eta, ondorioz, zaintzarik loturiko lana guztiz ikusiezina eta gutxietsia den.

Mobilizazioaren amaieran, Gipuzkoa osoko 51 talde feministetatik, pentsiodunen elkarteetatik eta auzo-elkarteetatik jasotako babes handia eskertu nahi izan dugu. Talde horiek, erresidentzietako langileekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiaren jarreraren larritasunaz ohartarazi nahi izan dute, gatazka ahalik eta lasterren konpontzeko urrats bat eskatzearekin batera.

Gizartearen sektore askoren aldetik jasotako beroari esker, berresten dugu Gipuzkoako egoitzetako gatazka ez dela soilik langatazka, baizik eta egoitzetako langileen baldintzen inguruko gatazkak, gizartearen zaintza-ereduaren eztabaidaren funtsezko zati gisa, gizarte osoari eragiten diola. Gipuzkoako Senideak elkarteak ere hala jakinarazi zuen otsailaren 4an egindako agerraldian. Eta hala aitortu dute Gipuzkoa osoko 50 taldek baino gehiagok bat egin duten komunikatuarekin.

Espero dugu Foru Aldundiak, oraingoan, Gipuzkoako gizartearen babes zabala duen eskaera entzun eta behar bezala erantzutea. Bilera dei bat jasotzea espero dugu. Gure aldetik, borrokan jarraituko dugu zaintza lanak politikoki, ekonomikoki eta sozialki aitortuak diren gizarte baten alde.

Ikusi atxikimenduak

Si no puedes visualizar el vídeo haz clic aquí para buscar una nueva instancia

Etiquetas: