BizHIRIak, bizi garen hiriei buruz hausnartzeko gune bat

BizHIRIak

BDSkoop Behe Bidasoko Ekonomia Sozial Eraldatzaileko sarea da. “Eraldaketa fabrika” deitu izan dugu gure burua; izan ere, ekonomia kritikoa eginez, eskualdean eraldaketa sozialari ekarpena egiteko sare ekonomikoa gara.

Ezinegon horretatik, eta lurraldea(k) eraldaketaren gakoetako bat dela iritzita, hiriaren gaineko hausnarketa bultzatu nahi dugu. Zehatzago: krisi eko-sozialak zeharkaturiko garai hauetan, zein hiri eredurantz jo behar dugu? Nola eraldatu hiriak egungo erronkei aurre-egiteko? Zein estrategia eta proiekturen bidez? Nola egin hori behetik gora, parte-hartzea, demokrazia eta komuna dena indartuz?

Hiri ereduaren” gaineko eztabaida hain zabala izaki, hausnarketa hitz gako hauen baitan zedarritzea planteatu dugu:

  • Trantsizio eko-soziala zerumuga gisa: Ekologikoki zein sozialki justua den hiri batera jo behar dugu: Naturaren bio-erritmoekin lotuko dena (eta ez hauen kontra) eta desberdinkeria sozialen ezabatzea bilatuko duena.
  • Hiria eta honen baldintzak, trantsiziorako abiapuntu gisa: Giza bizitoki espezifikoak dira hiriak, honela badituzte zenbait ezaugarri komun: Konplexutasuna, dentsitatea, aniztasuna, zatiketa, eskala, terziarizazioa... Horiei loturiko arazoak ere komunak dira hiri askotan: baliabide kontsumoa, mugikortasuna, espazio publikoa, etxebizitza, demokrazia lausoa, bazterketa soziala, etab. “Baldintza hiritar” horiek zentrora ekartzea proposatzen dugu, trantsizioa termino konkretuetan planifikatzeko ezinbestekoak baitira
  • Behetik gora egingo dugun hiria metodo gisa: Historikoki hiriak elite ekonomiko-politiko jakinek planifikatu dituzte, beren interesen irudiko hiriak ditugu. Hiria eraldatu nahi duen elkartegintzatik asko dira aldarrikapen, ideia eta planteamendu alternatiboak. Gure aburuz, trantsizioa norabidetzeko ezinbesteko jakintza ondarea. Guzti hauetan jarriko dugu arreta eta hauetako zenbait bistaratu nahiko dira; beti ere, hauek ahots propioz hitz egin ahal izateko plaza irekiz
  • Txingudi eraldaketarako leku gisa: Hondarribia, lrun eta Hendaia artean osatzen dugun eskualdea da gure hausnarketaren tokia. Bidasoa i¡baiaren bi ertzetan diren hiru hiri, erriberetako 97.662 biztanle. Batzuetan gainetik beste askotan azpitik, bi Estatuen arteko mugan bizi den eskualdea. Errealitate anitza izanagatik ere, uste dugu badirela elkarrekin hausnartu eta ekitera gonbidatzen gaituzten hainbat arrazoi.

Uste dugu gai hauek sortarazten dituzten galderen erantzunak lurraldean bilatzea dela egokiena. Nola? Irun, Hondarribia eta Hendaian ildo hauen baitan, zuzenean edo zeharka, lanean zabiltzaten norbanako eta eragileen arteko elkarrizketa bidez. Abstraktuan galdu gabe, txikitik, esperientziatik eta konkretutik.

Guzti honegatik lehen plaza xume bat irekitzeko saiakera egingo dugu. Horixe izango baita bizHIRlak: bizi dugun eta nahi dugun eskualde-hiri ereduaz jarduteko plaza bat, foro anitz bat. Lehen edizio honetan bi data proposamenekin datorrena:

  • Martxoak 26, 11.00 San Juan enparantzatik: Parean eta Mertxe Tranchek sorturiko hiri paseoa egingo dugu “Emakumeak Plazara!” hiri txangoa. Asmoa, hiriaren gauzatzean ere, emakumeen ekarpen inbisibilizatua lantzea izango da
  • Apirilak 2, 10.00 Palmera Monteron: Gure eskualdea eraldatzeko proposamenak dituzten elkarte eta mugimendu ugarirekin topaketak burutuko ditugu. lrekiak izango dira baina izen ematea eskertuko da

Jardunaldietan izena emateko https://fwwwv.bdskoop.eus/bizhiriak-izena-eman/ horriladean dagoen fitxa bete beharko da

Etiquetas: