M8 Bidasoako Asanblada Feministak gaitzetsi eta bat egin du Hondarribian gertatutako azken sexu-erasoaren salaketarekin

irudiak

M8 Bidasoako Asanblada Feministatik modu biribilean gaitzetsi nahi dugu gure eskualdean gertatutako sexu-erasoa.

Beste behin ere, etenik ez duen terrorismo matxista pairatzen jarraitzen dugu, eta eskatzen dugu behingoz neurri guztiak har daitezela horrelako gertaerak berriro gerta ez daitezen.

Gure elkartasuna ere bidali nahi diogu bizirik atera den emakumeari.

EZ DA "EZ".

Indarkeria matxista arbuiatzeko kalera atera dira

Bi lemen atzean elkartu dira hondarribiarrak aurreko ostiralean jazotako sexu abusua eta indarkeria matxista kondenatzeko.

Martxoak 8 plazan elkartu dira herritarrak, udalaren deiari erantzunez, ostiralean Hondarribian jazotako sexu abusua gaitzesteko. Bertan izan dira Gotzone Larrarte Berdintasuneko zinegotzia, Eider Mendoza Foru Aldundiko bozeramailea, eta Emeki Emakume elkarteko kideak.

Instituzio publikoek pankarta baten bidez “Emakumeen aurkako indarkeriarik ez” aldarrikatu dute, eta “Indarkeria sexistarik ez. Aski da!” lemapean egin du aldarria Emekik.

Aintzane Carrillo Emekiko kideak adierazi du beraien elkartea beti egon dela emakumearen alde, eta batez ere haien ahalduntzearen alde. Aste honetan jakindako erasoari buruz esan dute ez dutela biktima eta erasotzailea nor den jakin nahi, baina gertaera salatu nahi dutelako kalera irten direla adierazi dute.

Iturria: Indarkeria matxista arbuiatzeko kalera atera dira

Etiquetas: