Pasaiako Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Martxan parte hartzeko deia egin du Ezker Anitzak

Esker Anitza IU Logo

Ezker Anitza-IU.- Arantza González Gipuzkoako koordinatzaile nagusía buru duen ordezkaritza batek parte hartuko du martxa honetan, Irun-Hendaia mugan egiten den kontrol selektiboa salatzeko.

Donostia, 2022ko martxoaren 18a. Ezker Anitzak dei egiten die herritarrei Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Kontrako XXV, Martxan parte har dezaten. Martxa hori igandean abiatuko da, 11: 30ean, Trintxerpeko merkatutik. Mobilizazioa SOS Arrazakeriak, Medicus Mundi Gipuzkoak eta Euskadiko GGKEen Koordinakundeak deitu dute, Irun-Hendaia mugan egindako kontrol selektiboa salatzeko.

Ezker Anitza-IUk salatu duenez, arrazaren arabera egiten diren legez kanpoko kontrol horiek talka egiten dute Europar Batasuneko legediarekin, hau da, pertsonen joan-etorri askea ahalbidetzen duen legeriarekin. Ildo horretan, azpimarratu du “ezaugarri fisiko zehatzak izate hutsa ez dela arrazoia poliziak inor identifikatzeko ez mugan ez Irungo topoan, non horrelako kontrolak ere detektatuta dauden”.

Zoritxarrez, Frantziak ezarri duen legez kanpoko muga horren ondorioz, Bidasoa ibaia igerian zeharkatzen saiatzen ari diren gizon gazteak hiltzen ari dira, Europako beste herrialde batzuetarako bidean jarraitzeko. Hori dela eta, kontrol horiek berehala amaitu behar dira”.

Ezker Anitza-IUk, halaber, nabarmendu du ezinbestekoa dela korridore seguruak ezartzea beren herrialdeak uztera behartuta dauden pertsona guztientzat, bizitza duin eta seguru baten bila, indarkeriazko gatazketatik, goseteetatik edo krisi klimatikoetatik ihesi.

Etiquetas: