Izen-ematea Hondarribia 2022 VII. Emakume Pala Txapelketa

VI Emakumezkoen Pala Txapelketa 1 jardunaldia

Hondarribia 2022 - VII. Emakume Pala Txapelketa / Soroeta frontoian maiatzaren 7, 14, 21, 28 eta finala Jostaldi frontoian ekainaren 4ean burutuko da.

Txapelketaren helbidea: Soroeta frontoia (Soroetaberri Kalea) eta Jostaldi frontoia (Biteri kalea 22) 20280 Hondarribia, Gipuzkoa.

Gurekin harremanetan jartzeko: emekiemakumelkartea[@]gmail.com

Izen-ematea hemen.

ARAUAK:

  • Txapelketaren izen ematea 10€/jokalaria izango da eta txapelketaren lehenengo egunean egin behar da, egun horretan, txapelketan lehen aldiz parte hartzen duten jokalariei Emeki Emakume Elkarteak 2 niki emango dizkie (gorria eta urdina).
  • Partidu guztiak goizeko 10:00etan hasiko dira.
  • Txapelketa gomazko pilotarekin burutuko da (hiruki horia) eta jokalari guztiek galtza txuriak eta kamiseta gorria edo urdina jantzi beharko dute partidu guztietan.
  • Sakea 3tik 3ra egingo da eta pasa marra 6an jarriko da.
  • 2 atsedenaldi partidu bakoitzean izango dira (edozeinek eska dezake)
  • Jokalari edota bikoteren batek ezinezkoa bazaie partiduren batera joatea eta denborarekin abisatzen ez badute, partidu hori galdutzat emango zaie.
  • Partiduak 15 tantutara jokatuko dira eta finala 20 tantutara.
  • Izen emate data apirilaren 10etik maiatzaren 1era izango da.

Si no puedes visualizar el vídeo haz clic aquí para buscar una nueva instancia

Etiquetas: