Asteazkenean bukatuko da 'Gazteraiki' topaketetan izena emateko epea

Oraindik ez duzu sarrera erosi? Aste honetan duzu azken aukera! Autogestio proiektuak diruz laguntzeko crowfunding kanpaina ere egun berean itxiko dute: garagardoak, kamisetak eta poltsak opari!

Gero eta gutxiago falta da Gazteraiki topaketetarako, eta zer esanik ez izen ematerako! Azaroaren 30ean itxiko dute Euskal Herriko gazte mugimenduen topaketetan izena emateko epea. Beraz, mugi zaitez, gazte! Baina, kontuz! Izena emateko Euskal Herriko taberna eta gaztetxe ugaritan salgai daukazun sarrera erostea ez da nahikoa: behin sarrera eskuratuta, webgunean eman behar da izena, topaketetan landu nahi duzun ildoa aukeratuta.

Hamabi ildotan banatuko dira topaketak, hain zuzen: feminismoa, euskara, sorkuntza, lanak, etxebizitza, autodefentsa, elikadura burujabetza, komunikazioa, hezkuntza, jai ereduak, kirola eta gaztetxe eta gazte asanbladak. Horietako bakoitzean proiektu bat ala gehiago landuko dira.

Proiektuak, crowfunding-a, izen-emateak... eta beste informazio guztia Gazteraiki-ren webgunean.



Etiquetas: