Bardeetako poligonoa itxi!! OTAN EZ!!!

Beste behin ere, OTANeko militarrek maniobra militarrak burutzen dabiltza Bardeetako poligonoan. Oraingoan espainiar ejerzitoari tokatu zaio gure lurrak erabiltzea, duela urte batzuk Frankok lapurtuak eta munduko erakunde terroristarik handienari emanak, OTANi.

Ez da kasualitatea ezken urteotan maniobra militarren gorakada bat izatea OTANen dauden potentzia inperialisten artean, non Estatu Batuen esku-sartze politikagatik eta Europar Batasunaren eta OTANen parte diren herrialdeen babesarekin, mundu mailako joku zelaia oso modu arriskutsuan ezegonkortu den. Siria, Libia, Irak, Afganistan, Serbia... gainetik hegan egin duten aliantza kriminalaren hegazkinak Bardeetan entrenatu dira, mundu maialako hegemonia mantendu eta herrialde horietan dauden baliabide naturalen jabe egiteko.

Ingurugiroari, Euskal Herriaren burujabetzari eta, batez ere, inperialismoaren aurka borrokatzen duten herriekiko elkartasun internazionalistari buruzko arrazoiengatik, premiazkoa da OTANen Bardeetako base militarraren desegitea. Horregatik, Askapenatik munduko edozein txokotan gertatzen den edozein eraso inperialistaren aurrean mobilizatzera konprometitzen gara, eta baita esku-sartze hauen  konplize izateari uzteko tiro poligonoaren desegitean lan egitera ere. Inperioagatik inbadituak eta suntsituak diren herriei egin diazaiokegun ekarpenik handiena Euskal Herri internazionalista bat eraikitzea da.

Etiquetas: