Bodalo libre Carajo!!!

24 egun gose greban dauden bitartean Askapenako zenbait lagun Madrilera jaistea ertabaki dugu. Komunikabideek isilarazi nahi izan duten protesta honi babesa eman eta bertatik bertara euren eskakizun, protestaren nondik norakoak eta elkartasuna adieraztera. Dozenatik gora dira jateari utzi eta oraindik indartsu,  Bodalo SAT eko kidearen askatasuna eskatzen dihardutenak. Zenbait kidek Somontera joatea erabaki dute duela 4 urte okupatu zuten finka desalojatua izan baitzen eta berriz ere hartu baitute egunotan. Madrilgo Sol plazatik gertu dago kanpalekua, Madrileko erdi erdian jornalari eta Anadaluziako sindikatuko kideak eraiki duten duintasunaren kanpalekua. Jarraian Nestor Salvador SATeko kide eta gose grebalariaren hitzak dituzue entzungai.

Bestalde Arrasateko udalean mozio bat aurkeztu zuten Irabazi koalizioak Andres Bodaloren inguruan eta PNV eta PSOEren aurkako botoei esker ez zen onartu. Andaluziako señorito eta terratenienteak dira Euskal Herrian PNV gestionatzen duten burgesak. Eta atzoko udalbatzarrean, beste behin ere, agerian gelditu zen hori.


http://goiena.eus/arrasate/1465382691791


Borrokak ez du etenik!
Bodalo eta borrokagatik kartzelan dauden guztiak libre!!!

Etiquetas: