Ernaiko kideok Gipuzkoako Foru Aldundian erraustegiaren aurkako ekimena burutu dugu gaur goizean. Ekimenarekin erraustegiaren inposaketa salatu, eta PNV eta PSEren erantzukizun politikoa jarri nahi izan dugu jo puntuan.
PNV eta PSEk, herritarron hitza errespetatu ez, eta gainera, gure bizitzak arriskuan jartzeko erabakia hartua dute. Ez da lehenengo aldia ordea, herritarron zein ingurumenaren aurkako erabaki politikoak hartzen dituztela.
Lehenagotik ere ezagunak dira superportu, abiadura handiko tren edota eraikitako makro infraestrukturak. Helburua bat eta bakarra; konstruktora eta lagunekin hitzarmenak egin, poltsikoak diruz betetzeko. Odolez zikindutako eskuak, diruz garbitzen dituzte.
Pasadan ikasturtean Gipuzkoako plazetan argi eta garbi geratu zen erraustegiaren eta inposaketen aurrean gazteok kalean egongo garela. PNV-PSE, ez dizuegu utziko gure bizitzak heriotzara kondenatzen.
Hartzen dituzten erabakiak hartzen dituztela, gazteok kalean egongo gara eta zuzen joko dugu erantzuleengana. Kalera!