Espainiar estatu inperialista, herrien garaipena sufritzera kondenatzen zaitugu!! (+BIDEOA)

Lehenik eta behin Herriak libre dinamikatik eskerrak ematea dagokigu. Eskerrak, dozenaka herritan antolatu dituzuen herri epaiketa horiengatik, uztailaren 5ean Euskal Herri errebelde horri dei egin genion Gasteizen palestino laranja soinean eta zapatak eskutan eta izugarria izan da eman duzuen erantzuna: Mendillorri, Zizur, Antsoain, Urretxu, Txantrea, Donibane, Laudio, Iruñeako alde zaharra, Igorre, Maeztu, Kanpezu, Bilbo, Altsasu, Ordizia, Zarautz, Irun, Tolosa, Barakaldo, Algorta, Galdakao, Gasteiz, Izarra, Leitza, Leioa, Gasteizko eta Ibaetako kanpusa, Nabaskoitze, Gares, Atarrabia, Lesaka, Lizarra, Tutera, Tafalla, Aezkon, Basaburuan, Arabako mendialdean, Agurainen, Arrasaten eta Donostian altxatu zituzten oinetakoak.


Nazioartean ere ez dira gutxi izan buruturiko epaiketak, Euskal herriarekin bidelagun kalera atera dira Bartzelonan, Paris, Bretaña, Malaga, Madril, Buenos Aires, Italian Brescia eta val di susa, Caracas, Lisboa, Bogotan...

Herrien arteko xamurtasunetik guztioi mila esker!!!

Urriaren 12 honetan, herri libreen martxa honetan, milaka lagun batzea lortu dugu eta inposaketaren nahiz inperialismoaren egun hau herri libreon aldarria bilakatu dugu eta milaka lagunok Espainiar estatuari argi eta garbi esan diogu:

“ez zara nor euskal militanteak eta euskal internazionalismoa epaitzeko, Espainiar estatua, zeu zara errudun. Espainiar estatua estatu inperialista zara, herrien zapaltzaile!”

Ondorioz hauxe da dagokizun sententzia, Euskal Herriak eta gurekin bidelagun ditugun herriek hala ondorioztatu ondoren, hain zuzen urriaren 19an auzitegi nazionalean, hasiko den epaiketan eskura emango dizuguna:

-Zin egiten dugu, herri zapalduok, zapaltzen dituzun herriok borrokan jarraituko dugula, ez dugula etsiko. Kaleetan, lantegietan, ikastetxeetan antolatu eta herrien burujabetza eta duintasun osoa lortu arte aurrera egingo dugula.

-Zin egiten dugu inperio espainiarraren erruz, zure erruz, mendeetan zehar miseriara eta sumisiora kondenatu gaituzuen arren, askeak izan arte, zure atzaparretatik askatu arte tinko segiko dugula.

-Ondorioz: Espainiar estatu ineprialista, Herrien garaipena sufritzera kondenatzen zaitugu!

Gora Unai, Gabi, Aritz, Dabid eta Walter!

Gora Askapena!

Gora herria!

ARGAZKI gehiago (@erreharria eta Askapenak aterata)

EKINKLIK kideek ateratako martxako eta Nabarreriako argazkiak: GORA HERRIAK

ZEBRABIDEA saioan egindako irrati epaiketa saio berezia

TWITTERREN ekimenaren jarraipena egin dezakezue #HerriakLibre traolan













Etiquetas: