Ilegalizatu nahi duten internazionalismoa (I)

2010eko irailean, bortxaz askapenako 8 kide atxilotu zituzten. Lau urte beranduago Espainiar Estatuaren benetako asmoa zein den argitu da; Askapenaren eta beraz, euskal herriko mugimendu internazionalistaren ilegalizazioa.

Baina zer da debekatu nahi dutena? Zergatik? Zer da ilegalizatzerainoko beldurra ematen dien proiektu iraultzailea?

Askapenaren ibilbide luzearen azken urteotako jarduna zenbait bideotan laburtu du Axier Lopezek Begizta blogean. Orain hiru urte, 25. urteurrenarekin batera, Euskal Herri internazionalista bat eraikitzeko bidea 5 bideotan banatu eta azaldu genuen, bakoitzean lustro bateko kontakizuna jasoz. Gaurko egunez, gure proiektua, lan, borroka eta militantzia debekatu, espetxeratu, ilegalizatu nahi duten honetan, eginiko bidea berreskuratu nahi dugu eta argi utzi, inork ez duela bide hau etengo!

[BIDEOA] Askapenaren jaiotza eta lehen kanpainak

Euskal Herrian elkartasun internazionalistak zorionez 28 urte baina gehiago ditu. Horren adibide da 1986an NATOri Hego Euskal Herrian emaniko ezetza edo Burgoseko prozesuan beste herrietatik jasotako babesa.

Nikaraguari begira, Euskal Herriko borroka ikusi genuen islatuta eta testuinguru horretan, 1987an militante internazionalistok antolatu eta Askapena sortu genuen, internazionalismoa herri honen askapen borrokaren baitatik egin zedin. Euskal askapen prozesuan internazionalismoa helburua eta bitartekoa izan behar zuen.

Ertamerikako suaren berotan heldu ginen 90. hamarkadara, ziklo berri batera.  

Etiquetas: