Ilegalizatu nahi duten internazionalismoa (IV)

Borroka internazionalistak berak erakutsi digu elkartasunetik haratago urrats bat eman eta herrion askapen borrokan konpromisoak hartzea zein beharrezkoa eta garrantzizkoa den. 2002-2007 urteen artean hain zuzen, Kolonbiako langileen aldarriak heldu ziren gurera eta Euskal Herrian, beste eragileekin batera eta elkartasun internazionalistaren bidez Coca Colaren aurkako boikot kanpaina abian jarri genuen

Garai berdinean, urte luzeetan zehar, norbanako zein kolektibo ezberdinek Euskal Herriarekiko eginiko elkartasun lana aintzakotzat hartuz, Euskal Herriaren Lagunak sarea osatzen da. Gaur egun, EHL sareak Euskal Herriko askapen nazional eta sozialaren aldeko borrokan beraien konpromisoa berretsi eta lanean dihardu.

Gora euskal herria internazionalista!

#AskapenaAurrera


Etiquetas: