Ilegalizatu nahi duten internazionalismoa (V)

Azken urteetan Kapitalismoaren ofentsiba berriak nabarmen eragin du Europa eta Euskal Herrian. Eta honekin batera baita mobilizazio eta grebak ere.

Eremu politikoan aldaketa estrategiko bat eman bazen ere inperio espainiarrak bere ildo errepresiboan sakondu eta gogor jotzen jarraitzen du Euskal Herri independiente, sozialista, feminista eta internazionalista baten alde lanean dihardutenen aurka. Tartean Askapena.

Euskal Herriarekiko elkartasunak ez du etenik izan ordea, eta bidean bakarrik ez gaudela gogorarazten digute kalera ateratzen diren bakoitzean Euskal Herriaren Lagunak sareko kideek.


Etiquetas: