Irungo 20 bat eragilek babesa eskaini diote Askapenari, Elkartruke, Askapeña eta Herriak aske elkartei. Baita 5 auziperatuei.

fotoAskapena erakunde internazionalista, Askapeña konpartsa, Herriak Aske eta Elkar Truke estatu espainiarrak bultzaturiko epaiketa politiko bat pairatzen ari diren elkarteak dira eta Herriak Libre hauei babesa adierazteko dinamika bat da.


Askapena 1987an jaiotako erakunde internazionalista da, eta bere helburua beti izan da: herrien arteko elkartasuna, hots, munduko edozein bazterretan askatasunaren eta justiziaren aldeko borrokak propio bezala sentitzea. Horretarako brigadistak deituriko bolondresak elkartasunez munduko edozein txokotara abiatzen dira, bertakoa ikasi eta Euskal Herriko borroka zabaltzeko. Askapenak Euskadiko GKE (Gobernuz Kanpoko Erakundeak) koordinadoran parte hartu zuen eta Munduko Foru Sozialeko bokala ere izan zen. Hala ere, 2010ean estatu espainiarrak golpe latza eman zuen zenbait kide atxilotu zituenean, gaur egun bosti karguak mantenduz, besteak libre utzi arren. Aurten eskaera fiskalaren berri eman du estatu espainiarrak: Seina urteko espetxe zigorra bost kideentzat eta ilegalizazio eskaera Askapena, Askapeña, Elkar Truke eta Herriak Askerentzat. Gure ustetan epaiketa hauen helburua ez da soilik mugimendu internazionalistak urteetan egin duen lana kriminalizatzea, baita herri ezberdinen arteko elkartasuna zapuztea ere.


Horregatik bildu gara gaur eta hemen irungo mugimendu sozial, politiko zein sindikal anitz, lehen aipatutako pertsonen eta eragileen egoera salatu eta gure elkartasuna adierazteko. Eragile hauen kontrako erasoaz gain, urrian espainiako auzitegi nazionalak internazionalismoaren eta disidentzia politikoaren aurkako epaiketa politiko bat martxan jarriko du.

Horrela, hemen bildu garen eragile eta norbanakoek exijitzen dugu:


1.- Askapenako bost militanteen absoluzioa
2.- Askapena, Askapeña, Elkar Truke eta Herriak Aske erakundeen aurkako ilegalizazio eskaera bertan bera geratzea

Sinatzaileak: Askapena, Etxerat, Asociacion Estrella Radiante Internacional, Sortu, Eusko Alkartasuna, Nikolas Gerendiain Irungo errepublikarren elkartea, Euskal Herria Bildu, Podemos, Bilgune Feminista, Aralar, Gazte Komunistak, Langile Abertzaleen Batzordeak (LaB), Euskal Langileen Alkartasuna, Lakaxita, Ernai, Ikasle Abertzaleak, Gazte Komunisten Kolektiboak.

Bukatzeko dei egiten diogu irungo herriari, egoera honan aurrean jarrera aktibo bat hartu dezan, eta aurrera begira martxan jarriko diren ekimenetan parte hartzera gonbidatzen ditugu.


Besarkada bat eta mila esker


IRUNGO HERRIAK LIBRE


Etiquetas: