Jaizkibel Konpainiak batzarra egingo du datorren astean

Alarde parekidearen aldeko Jaizkibel Konpainiak batzarra deitu du datorren uztailak 16rako. Batzarrean eztabaidatuko diren gai nagusienak, konpainiaren agintari edo mando berrien proposamen eta onarpena, aurtengo kantineraren hautaketa eta Hondarribia Berdintasunaren Hiria sarirako epaimahaiak egindako proposamenaren berrespena izango dira, besteak beste.

Batzarra egiteko lekua eta ordua oraindik finkatzeke badituzte ere, beraien Facebookeko orrian lehenbailehen argitaratuko dituztela adierazi dute eta honenbestez, kide eta lagun guztiei batzarrean parte hartzeko deia luzatzen diete.

Bide beretik, kantinera izateko proposamenak jasotzeko epea jada zabalik dagoela ohartarazi du Jaizkibel Konpainiak eta horretarako kantinera-gaiaren izena eta berarekin kontaktuan jartzeko modua adieraziz e-maila bidali behar da jaizkibelkonpainia@gmail.com helbidera. Epea batzar egunerarte egongo da zabalik.

Etiquetas: