Txingudi Zerbitzuak-en "garbitasuna"

Txingudi Zerbitzuak (Txinzer) Irun eta Hondarribiko uren, hondakinen eta garbitasunarekin arduratzen den enpresa kudeatzailea da.

Nire ustez, hondakinen eta garbitasunaren kudeaketa guztiz loturik dago, edo egon beharko luke, ekologiaren zaintzarekin. Bada, dirudienez, enpresa honentzako ez da horrela.

Gaur bertan, eta ez da lehenengo aldia, kale-garbitzaile bat ikusi dut tramankulu batekin ez nioke xurgagailu deituko haizea bota egin baitu―, kalean zeuden hosto piloa Dunboa kanalera (Olaberria erreka) botatzen eta erreka zerrikeria bat eginda uzten, eta ez pentsa lauzpabost hosto zirenik, ez, hosto piloa esaten dudanean piloa da,

Behar bada, ohituta egongo gara gure zerrikeria guztiak errekara botatzen (ustez, errekak dena irensten baitu): txirringa zaharrak, umeen kotxeak, garbigailu zaharrak... denetatik bota dugu, eta botatzen dugu errekara, baina hondakinak jaso, eta kaleak garbirik edukitzeko arduratzen den enpresak alderantzizkoa egitea sinestezina da.

Esaten digute birziklatu egin behar dugula, denon ardura dela; urrezko kontenedoreak jartzen dizkigute; konposta egin behar dugu; eurek, bitartean, errekak eta zikintzen arduratuko baitira.

Bejondeizuela.

Etiquetas: