Punkari aitortza, errekonozimendua errealitate bihurtzeko

imagen

Marmoka.- Orbain, Punkak gure herrian eta bereziki 80. hamarkadan utzitako aztana eta errekonozimendu ezari zuzendutako abestia da. 2014ean "bidaide" bilduman argitaratua eta oraingoan 2022. urtean, laukote izatetik hirukote moduan birgrabatua.

Bideoklipa, Hondarribia eta Irun artean grabatu dugu. Hamarkada haietan, bi herri hauetan ere sona handiko taldeak izan ziren. Une batez bederen Irungo "Kolon ibilbidea"ri izena aldatu eta "Orbain ibilbidea"gatik ordezkatu genuen. Orbain kantutik aldarrikapena goaz eta Euskal Herriko gainontzeko herrietako eragile eta udalei dei egiten diegu, aitortza hau errealitate bilakatu dadin.

Hendrix: Kitarra eta ahotsa
Mkarel: Baxua eta ahotsa
Hankapalo: Bateria eta ahotsa

Musika, hitzak eta grabaketa MARMOKAren eskutik.

Bideokliparen muntaia, Josu Snachez.

marmoka.bandcamp.com/facebook.com/marmokarock/instagram.com/marmokarock/

Ezin baduzu bideoa ikusi, egin klik hemen instantzia berri bat bilatzeko

Etiquetas: